Ingeniari izatera jolasten

Ingeniari izatera jolasten

Gaur arratsaldean batxilergoko hamabost ikaslek parte hartu dute Emakumeak Zientzian programaren barruan antolatutako ingeniaritzarako orientazio-tailer batean. Ingeniari izatera jolastuz jardueraren helburua 14 eta 17 urte bitarteko gazteek karrera teknikoekiko duten interesa hurbiltzea eta sustatzea da.

Tecnunek, Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolak, jolasaren bidez ingeniari baten lana zein den irakasteko tailerra antolatu du.  Taldeka banatuta, automobil baten eraikuntza simulatu dute. Iñigo Gutierrez irakasleak ingeniaritzaren adarrak zeintzuk diren eta produkzio-fase bakoitzean zein paper jokatzen duten erakutsi die.

Parte-hartzaile batzuek autoa marraztu eta diseinatu dute, beste batzuek ingeniari elektriko, elektroniko edo telekomunikazioetako ingeniari baten rola hartu dute eta funtzionamendua aerodinamikan, sistema elektrikoan edo elektronikoan pentsatuz garatu dute. Bestalde, zenbait parte-hartzailek produkzio-prozesua diseinatu dute diagrama baten bidez eta autoa muntatzeaz arduratu dira.

Ingeniarien lana emakumeengana hurbiltzeko asmo berdinarekin, datorren ostegunean, otsailaren 17an, eskola taldeei zuzendutako mahai inguru interesgarria ere antolatu dugu: “Emakumeak Ingeniari” izenburuarekin, non ikasle gazteek lau emakume ingeniariren ibilbideari buruz entzun eta zalantzak haiekin partekatzeko aukera izango duten.