WEBSITERAKO PRIBATUTASUN-POLITIKA

Bertsioa indarrean [2020/01/24]tik.

Pribatutasun Politika honek (hemendik aurrera,“PRIBATUTASUN-POLITIKA”) orokorrean arautzen du «Emakumeak Zientzian» proiektua antolatzen duten entitateek (hemendik aurrera, «entitate antolatzaileak»), jarraian adierazten direnek, 

  • NANOZIENTZIETAKO IKERKETA KOOPERATIBOKO ZENTROA – CIC nanoGUNE 
  • BIOMATERIALETAKO IKERKUNTZA KOOPERATIBOKO ZENTROA ELKARTEA – CIC biomaGUNE
  • Donostia International Physics Center Fundazioa – DIPC
  • BIODONOSTIA INSTITUTUA ELKARTEA
  • Basque Center for Macromolecular Design and Engineering – POLYMAT FUNDAZIOA
  • TECNUN 
  • CEIT Zentro Teknologikoa Elkartea
  • MPC – Materials Physics Center Ikerketa Elkartea
  • ELHUYAR FUNDAZIOA

biltzea eta tratatzea https://www.emakumeakzientzian.eus domeinu-izenaren bidez irisgarri dagoen webgunearen (hemendik aurrera, «WEBSITE») erabiltzaile gisa eman dizkiguzun datu pertsonalak, barne hartuta blogak, sare sozialak, «Newsletter» informazio-zerbitzuak edo une bakoitzean WEBSITEaren bidez eskuragarri diren funtzionaltasun guztiak. Hori guztia WEBSITEaren atal, inprimaki edo zerbitzu jakin batzuetan dagokion informazioa emateko eta, dagokionean, baimena eskatzeko ezarrita dauden xedapen espezifikoen kalterik gabe.

Entitate antolatzaileek PRIBATUTASUN POLITIKA aldatzeko eskubidea daukate, legedia, jurisprudentzia eta/edo administrazioaren berritasunetara egokitzeko, baita WEBSITEaren bidez egiten dituen praktiketara ere, betiere zure eskubideak eta interesak kontuan hartuta.

Nolanahi ere, entitate antolatzaileek PRIBATUTASUN-POLITIKA ezagutu ahal izateko baliabide tekniko egokiak emango dizkizute, datuak babestearen arloan indarrean dagoen legediari jarraikiz dagozkigun informatzeko zereginak behar bezala betetzeko.

1. ¿QUIÉN ES EL RESPONSABLE DEL TRATAMIENTO DE1. NOR DA ZURE DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA? SUS DATOS?

Datuen tratamenduaren arduradunak erakunde antolatzaileak dira; zehazki, hauek:

  • CIC nanoGUNE (aurrerantzean, «CIC nanoGUNE»), Donostiako (Gipuzkoa) Tolosa hiribideko 76.ean kokatua, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroko 1. sekzioan AS/G/12418/2006 zenbakiarekin inskribatua, eta G-20903449 IFK-zenbakia duena;
  • MPC MATERIALS PHYSICS CENTER IKERKETA ELKARTEA (aurrerantzean, MPC), Donostiako Manuel Lardizabal pasealekuko 5.ean kokatua, G20998720 IFK-zenbakia duena, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan AS/G/145257/2009 zenbakiarekin inskribatua;
  • DIPC DONOSTIA INTERNATIONAL PHYSICS CENTER FUNDAZIOA (aurrerantzean, DIPC), Donostiako Manuel Lardizabal pasealekuko 4.ean kokatua (20018), G-20662292 IFK-zenbakia duena, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan 1999ko ekainaren 22an F-72 zenbakiarekin inskribatua;
  • Basque Center for Macromolecular Design and Engineering – POLYMAT FUNDAZIOA (aurrerantzean, POLYMAT), Donostiako (20018) Tolosa hiribideko 72.ean kokatua (UPV/EHUren campusa, Ibaeta IK, Joxe Mari Korta eraikina), G-75067454 IFK-zenbakia duena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan F-336 zenbakiarekin inskribatua;
  • BIOMATERIALETAKO IKERKUNTZA KOOPERATIBOKO ZENTROA ELKARTEA – CIC biomaGUNE (aurrerantzean, CIC biomaGUNE), Donostiako (20014) Miramon pasealekuko 182.ean kokatua (Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea, C Eraikina), eta G-20788840 IFK-zenbakia duena;
  • BIODONOSTIA INSTITUTUA ELKARTEA (aurrerantzean, Biodonostia), G-75020313 IFK-zenbakikoa, Donostiako (Gipuzkoa) Begiristain Doktorea pasealekuan (zenbakirik gabea, 20014) egoitza duena, eta Elkarteen Erregistro Orokorrean AS/G/15251/2010 zenbakiarekin erregistratua;
  • Nafarroako Unibertsitatearen Donostiako Goi Ingeniaritza Eskola (aurrerantzean, TECNUN), Donostiako Manuel Lardizabal pasealekuko 13.ean kokatua eta R3168001J IFK-zenbakia duena;
  • CEIT-IK4 ZENTRO TEKNOLOGIKOA ELKARTEA (aurrerantzean CEIT), Donostiako (Gipuzkoa) Manuel Lardizabal pasealekuko 15.ean kokatua, G-20079695 IFK-zenbakia duena, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan AS/G/00028/1986 zenbakiarekin erregistratua;
  • Elhuyar Fundazioa (IFZ: G-20780896; egoitza: Zelai Haundi, 3, Osinalde industrialdea, Usurbil; PK: 20170).

PRIBATUTASUN-POLITIKAREKIN eta/edo zure datuen tratamenduarekin lotutako edozein gaitarako gurekin jar zaitezke harremanetan, lehen adierazitako posta-helbidean (Tolosa hiribidea, 76.a, Donostia, Gipuzkoa) eta/edo nano@nanogune.eu helbide elektronikoaren bitartez.

2. NOLA LORTU DITUGU ZURE DATUAK?

Entitate antolatzaileok «Emakumeak Zientzian» proiektuan tratatzen ditugun datuak zuk zeuk emandakoak dira, honako hauen bidez: (i) WEBSITEa erabiltzerakoan betetako inprimakiak (adibidez, WEBSITEko erabiltzaile gisa erregistratzea, ekitaldietan izena ematea eskatzeko formularioak, etab.) edo (ii) kontsulta bat egiteko mezu elektroniko bat bidalita.

Emandako datu pertsonalak hirugarren batenak badira, zuk bermatu egiten duzu hirugarren horri PRIBATUTASUN-POLITIKAREN berri eman diozula eta bere baimena lortu duzula datuak entitate antolatzaileei emateko aurrerago adieraziko diren xedeetarako.

Gainera, jakinarazten dizugu posible dela sare sozialetako zure datuak tratatzea entitate antolatzaileek sare sozial bakoitzean eskuragarri mantentzen dituzten profil korporatiboen bidez, betiere sare sozial bakoitzaren mugak eta baldintzak betez.

3. ZER MOTATAKO DATUAK TRATATZEN DUGU?

«Emakumeak Zientzian» proiektua antolatzen duten entitateok tratatzen ditugun datuak zuk zeuk emandakoak dira. Datu horiek gure arteko harremana formalizatzeko erabiltzen ditugun inprimakien bidez eta/edo posta elektroniko bidez helarazi dizkiguzu edo, zenbait kasutan, entitate antolatzaileek profil korporatiboen bidez lortu ditugu, erabiltzen ditugun sare sozialetan.

Zehazki, entitate antolatzaileok kategoria hauetako datuak tratatzen ditugu, WEBSITEari ematen zaion erabileraren arabera:

  • Identifikazioko eta harremanetarako datuak (esaterako, izen-abizenak, NANa, posta-helbidea eta helbide elektronikoa, telefonoa, adina, etab.).
  • WEBSITEko erabiltzaile erregistratuaren identifikazio-kodeak eta pasahitzak.
  • Interneteko nabigazioaren inguruko datuak (besteak beste, IP helbidea, webguneetako bisitak, wifi-sareetako konexioak, etab.).
  • Datu pertsonalak, prestakuntzari buruzkoak, etab. (derrigorrezkoa ez den informazio gehiago eskatzen bada estatistikak sortzeko).

4. ZERTARAKO TRATATZEN DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK ETA ZER LEGITIMAZIOREKIN?

Zure datu pertsonalak xede hauetarako tratatuko dira:

  • (i) Proiektuak barne hartzen dituen ekitaldiak sustatzea eta hedatzea; 
  • (ii) interesdunek ekitaldi horretan izandako partaidetza kudeatzea.

Entitate antolatzaileek zure datu pertsonalak tratatzeko oinarria, aplikatzekoa den araudiaren arabera, zuk WEBSITEan, horretarako ezarritako mekanismoen bidez, datu pertsonalak zure borondatez jakinarazteko unean ematen diguzun baimena da.

Gogoan izan edozein unetan bota dezakezula atzera emandako baimena, modu librean eta doan, 7. atalean zehazten diren baldintzetan.

5. NORI JAKINARAZIKO DIZKIOGU ZURE DATUAK?

Entitate antolatzaileek legeari jarraikiz bete behar dituzten eginbeharren kasuan izan ezik (adibidez, zerga-administrazioek, justizia-administrazioek, eta bestelako administrazio publikoek eskatzen dutelako), zure datuak ez dira jakinaraziko hirugarren entitateei.

6. ZENBAT DENBORA GORDEKO DITUGU ZURE DATUAK?

Oro har, zure datu pertsonalak zuk tratatzeko baimena atzera bota edo datuak ezabatzeko eskatzen ez duzun bitartean gordeko ditugu. Azken kasu horietan, entitate antolatzaileen legezko obligazioak betetzeko beharrezko denboran gordeko dira datuak.

Edonola ere, jakinarazten dizugu entitate antolatzaileek beren datuak gordeko dituztela proiektuak irauten duen bitartean, bai edizio honetan, bai hurrengo edizioetan, eta ezeztatu egingo direla jaso diren xederako beharrezkoak eta/edo egokiak izateari uzten diotenean.

7. ZER ESKUBIDE DITUZU?

Datuak babesteko legeriak eskubide jakin batzuk aitortzen dizkizu zure datu pertsonalen inguruan, eta zure datuak tratatzen diren bitartean eskubide horiek gauzatzeko aukera izango duzu.

 Hauek dira eskubide horiek:

  1. Datuetarako sarbidea: eskubidea duzu zure datuetara sartzeko, zuri buruzko zer datu pertsonal tratatzen ari garen jakiteko.
  2. Datuak zuzendu edo ezabatzeko eskatzea: hainbat egoeratan, eskubidea duzu tratatzen ari garen zure datu pertsonaletan dauden akatsak zuzentzeko edo, baita ere, datu horiek ezabatzeko eskatzeko, datu horiek bildu ziren xederako beharrezkoak izateari utzi diotenean, besteak beste.
  3. Datuen tratamendua mugatzeko eskatzea: egoera jakin batzuetan, eskubidea duzu zure datuen tratamendua mugatzeko eskatzeko. Hori egitekotan, erreklamazioak egiteko edo erreklamazioetatik babesteko baino ez ditugu gordeko, datuak babesteko araudi aplikagarrian aurreikusten den moduan.
  4. Datuen eramangarritasuna: zenbait egoeratan, eskubidea duzu eman dizkiguzun zuri buruzko datu pertsonalak jasotzeko, ohiko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean, bai eta datuok tratamenduaren beste arduradun bati igortzeko ere.
  5. Datuen tratamenduari aurka egitea: inguruabar jakin batzuetan eta zure egoera partikularrarekin lotutako arrazoiak direla eta, eskubidea duzu zure datuen tratamenduari aurka egiteko. Hori egitekotan, datuak tratatzeari utziko genioke salbu eta, premiazko arrazoi legitimoak direla eta, edo erreklamazio posibleak gauzatu edo horietatik babesteko, datu horiek gorde behar badira.

Era berean, eskubidea duzu emandako baimena edozein momentutan ezeztatzeko, ezeztatu aurreko baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunaren kalterik gabe.

Eskubide horiek gauzatzeko, idatziz jo beharko duzu CIC nanoGUNEra, arestian adierazitako posta-helbidearen bidez (Tolosa hiribidea, 76.a, Donostia, Gipuzkoa).

Azkenik, jakinarazten dizugu erreklamazio bat aurkez dezakezula kontrol-agintaritza eskudunaren aurrean (Espainian, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoa), batik bat eskubideak gauzatzerik lortu ez duzunean. Agintaritza horrekin harremanetan jartzeko, bere webgunea erabil dezakezu: www.agpd.es.

8. SEGURTASUN-NEURRIAK

Entitate antolatzaileek zure datuak beti modu erabat konfidentzialean tratatu eta horien gaineko sekretu-eginbeharra beteko dute, datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian xedatutakoari jarraituz. Horretarako, teknologiaren egoera, gordetako datuak zein motatakoak diren eta zein arriskuren pean dauden aintzat hartuta, beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartuko dituzte zure datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea eta baimenik gabe tratatzea edo eskuratzea saihesteko.

9. COOKIEN POLITIKA

Halaber, jakinarazten dizugu erakunde antolatzaileek cookie-politika bat dutela, esteka honetan kontsultatu daitekeena.

Menu