Emakumeek eta neskek zientzian sarbide eta parte-hartze erabatekoa eta berdintasunezkoa izatea lortzeko, Nazio Batuen Batzar Nagusiak otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izendatzea erabaki zuen 2016an.

Egun hau ospatzeko, mundu mailako ekimen honekin bat egin dugu Euskadiko zientzia eta teknologiaren sarearen erakusle garen 17 erakundek, gure indarrak batuz publiko guztiei zuzendutako jardueren programa oso bat aurkezteko: POLYMAT, CIC nanoGUNE, Donostia International Physics Center (DIPC), el CFM Materialen Fisika Zentroa (UPV/EHU-CSIC), CIC biomaGUNE, Biodonostia, Tecnun, CEIT, Eureka! Zientzia Museoa, Gipuzkoako Ingeniarien Elkargo Ofiziala, Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL), Lortek, UPV/EHU ko Informatika Fakultatea, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola eta Kimika Fakultatea, Elhuyar, y el Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea

Gure helburua da zientzian diharduten emakumeen lana ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua direlako ustea apurtzea eta neskek zientziako ikasketak hauta ditzaten sustatzea.

Emakumeak Zientzian 2022 ekimenak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Sustapenaren laguntza berezia jaso du; baita honako erakunde eta organismo hauen laguntza ere: Zientzia Ikerketarako Kontseilu Nagusia (CSIC), Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioa (FECYT), Estatuko Ikerketa Agentzia, ekimenari atxikitako Severo Ochoa eta María de Maeztu zentroen bidez, Euskadiko Filmoteka eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldia, eta Aspegi (Gipuzkoako Emakume Profesionalen, Enpresaburuen eta Zuzendarien Elkartea).

2020an “Emakumeak Zientzian” ekimenak STEAM Euskadi zigilua jaso zuen Euskadin STEAM hezkuntza sustatzeagatik.

Azken albisteak

Menua