Otsailak 7, 16:00
Zientzia bada nesken kontua
14-18 urteko neskak
CIC nanoGUNE
Otsailak 7, 19:00
Zientzialariak, atzo eta gaur
Sarrera doan edukiera bete arte
Victoria Eugenia antzokiko Club Aretoa
Otsailak 8, 11:00
Ginkana kanpusean
Familiak
Ibaetako kanpusean
Otsailak 10, 18:00
Ingeniari izatera jolasten
12-16 urteko neskak
TECNUN-CEIT
Otsailak 11
Ezagutzen al duzu emakume zientzialaririk?
Eskola taldeak
Otsailak 13, 10:30
Amona´s Power
+ 55 urteko emakumeak
CFM/DIPC, POLYMAT, CIC BiomaGUNE y Biodonostia
Otsailak 14, 12:00
“Berdintasuna zientzian: esperientziak eta etorkizuna” (mahai-ingurua ingelesez)
Sarrera doan edukiera bete arte
Carlos Santamaria (Ibaeta; UPV/EHU)
Zientzia bada nesken kontua
Otsailak 7, 16:00
14-18 urteko neskak
Gutxi gorabehera 2,5 orduko iraupena
CIC nanoGUNE
CIC nanoGUNEko eta Polymateko ikertzaileek gidatuta, tailer esklusibo honetan, parte-hartzaileak “egun batez zientzialariak” izango dira, ikerketa-talde bateko kide izango direlarik. Nanozientziaren mundua lehen pertsonan ezagutzera eramango dituen benetako esperimentu batean parte hartuko dute.
Ginkana kanpusean
Otsailak 8, 11:00
Familiak
Gutxi gorabehera 2 orduko iraupena
Ibaetako kanpusean
Familientzat diseinatutako ginkana honetan, taldeek Ibaetako campusean izkutaturik zain dituzten proba guztiak gainditu beharko dituzte. Egungo ikerketa-zentroetan garatzen den zientzian murgiltzeko aukera aparta da, bertako ikerlariak taldeen bidai lagun izango direlarik.
Jarduera hau familiei zuzenduta dago, eta 4 eta 16 urte bitarteko neska-mutilek parte hartu ahal izango dute gurasoekin edo beste arduradun batekin.
Ingeniari izatera jolasten
Otsailak 10, 18:00
12-16 urteko neskak
Gutxi gorabehera 2 orduko iraupena
TECNUN-CEIT
Automobilgintzako tailer praktikoa Student Formula taldeko ingeniaritzako ikasleen eskutik. Parte-hartzaileek benetako ingeniariak izango dira, ingeniaritzaren lan-arlo guztiak simulatuz: prototipoen diseinua, piezen fabrikazioa, muntaia eta banaketa.
Ezagutzen al duzu emakume zientzialaririk?
Otsailak 11
Eskola taldeak (Izen ematea Urtarrilaren 27rarte HEMEN)
Ikerketa zentroetako ikertzaileek hainbat jarduera eta erakustaldi zientifiko egingo dituzte emakumeek historian zehar zientzian izan duten papera nabarmentzeko helburuarekin.
Bisitak, lehen hezkuntzako haurrentzat eta batxilergoko gazteentzat antolatu dira, aurtengo edizioan CIC nanoGUNE, CFM/DIPC, CIC biomaGUNE, POLYMAT eta Biodonostia ikerketa zentruetan.
Amona´s Power
Otsailak 13, 10:30
Bisita gidatua + Tailerra
Gutxi gorabehera 3 orduko iraupena
CFM/DIPC, POLYMAT, CIC BiomaGUNE edo Biodonostia
55 urtetik gorako emakumea? Hau da zure aukera #kulturazientifiko-aren enbaxadore bihurtzeko. Gure ikerlariak lagunduta, Parte hartzaileek bisita egingo dute CFM/DIPC, POLYMAT, CIC BiomaGUNE edo Biodonostia ikerketa zentroetara. Ikerketa munduaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango dute, gure zentroetan jorratzen den bikaintasun eta nazioarteko giroan murgilduz.
Tailerran, egunerokotasunean ezkutatzen den zientziak argia ikusiko du, zure baitan bizi den zientzialaria esna dadin, etxean zein lagun artean egin ahal izango dituzun experimentuak ikasiz.
Zientzialariak, atzo eta gaur
Otsailak 7, 19:00
Hitzaldi irekia. Sarrera doan edukiera bete arte
Victoria Eugenia antzokiko Club Aretoa
Hemengo eta gaurko 6 emakume ikertzaile eszenatokian izango ditugu. Beren lana eta pertsona aurkezteaz gain, iraganean aitzindariak izan diren emakume zientifikoak omenduko dituzte. Iraganaren aitzindariak izan ba ziren ere, askotan zientziari egindako ekarpena ez zitzaien garaiz aitortu eta ahaztuta izan da denboraren poderioz. Iragana eta oraina elkarri eskutik helduta, emakumeak zientzialariak direla eta izan zirela aldarrikatuko dute, etorkizunean inoiz ez dadin berriz zalantzan jarri.
Clara GarcĂa Astrain & Rosalind Franklin, Edurne GonzĂ¡lez & Lise Meitner, Joanna Lopez & Rita Levi-Montalcini, Naiara RodrĂguez & Constance Tipper, Sara Barja & Mildred Dresselhaus, Silvia Bonoli & Vera Rubin
Clara GarcĂa Astrain
Kimikan lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatean, eta Material Berriztagarrien Ingeniaritzan doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (EHUn). Ikertzaile gisa egin du lan hainbat zentrotan, hala nola Estrasburgoko Unibertsitatean/CNRS (Frantzia), Karlsruher Institut fĂ¼r Technologie/KIT institutuan (Alemania) eta BCMaterials ikerketa-zentroan (Bizkaia). Gaur egun doktoratu osteko ikertzaile gisa egiten du lan CICbiomaGUNEn; zehazki, minbizia aztertzeko propietate aurreratuak dituzten material berriak diseinatzen dihardu.
Edurne GonzĂ¡lez
Edurne GonzĂ¡lez Kimikan doktoratua da EHUn. Doktoregoan hiru hilabeteko egonaldia egin duen Surreyko Unibertsitatean (Erresuma Batuan). Doktoratu ostean egin zuen ikerketa zabala da; Cornell University-n (Estatu Batuetan) bi urte eman eta gero, 2016an Donostiara itzuli eta Materialen Fisika Zentroan (MFZ) sartu zen. Gaur egun, POLYMATeko Polimerizazio Prozesuen taldean ikertzen du.
Joanna LĂ³pez
Joanna Lopezek Medikuntzako Lizentzia lortu zuen Sonorako Unibertsitatean (Mexiko) 2017. urtean. Karrera amaitu ondoren, Biologia Molekularra eta Biomedikuntza Masterra egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean; master hori amaitu eta gero, Biodonostian sartu zen, Instituto de Salud Carlos III zentroaren Osasun Ikerketako Prestakuntzarako doktoratu aurreko kontratu batekin; zehazki, MarĂa Muñoz Caffarelen ikerketa-taldean sartu zen, eta bularreko minbizian zentratutako oinarrizko ikerketako proiektu translazionalak egiten ditu bertan.
Naiara Rodriguez-Florez
Naiara Rodriguez-Florez irakaslea da Tecnun-en (Nafarroako Unibertsitatean), baita Ikerbasqueko Research Fellowa ere. Bere ikerketak hezurraren biomekanikan jartzen du arreta, bereziki, bi esparrutan: Inplante Ortopedikoetan eta Ehun Ingeniaritzan. Tecnunen burutu zituen Ingeniaritza Industrialeko ikasketak, eta Bioingeniaritzan doktoratua da Imperial College London unibertsitatean. Great Ormond Street Institute of Child Health/UCLren garezurreko eta aurpegiko kirurgiako taldean egin zuen doktoratu ondoko bere ikerketa; zehazki, ingeniaritza biomedikoa eta zientzia klinikoa uztartu zituen. Tecnunen lan egiten hasi baino lehen, irakasle eta ikertzaile izan zen Mondragon Goi Eskola Politeknikoan, zehazki, Ingeniaritza Biomedikoan. 2017an Young Basque Investigator Award saria eman zioten Bizkaia Talent-ek eta SRUK/CERUk.
Sara Barja
Fisikan lizentziaduna Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, RamĂ³n y Cajal Research Fellowa da Donostiako Materialen Fisika Zentroan. Espainian, Estatu Batuetan eta Alemanian egin du lan zientzialari gisa, eta bi dimentsiotako materialen propietateen azterketa esperimentala eskala atomikoan egitean egon da oinarrituta bere lana, horrek hainbat esparrutan –hala nola optoelektronikan eta katalisian– izan ditzakeen aplikazioak kontuan izanik. 2019Ko Hipatia Saria Zientziako Talentu Gazteari.
Silvia Bonoli
Silvia Bonoli italiar astrofisikariaren ikerketa zulo beltz supermasiboak aztertzera bideratuta dago bereziki, sortzen direnetik bizi diren galaxien gainean talka egiten dutenera arte. Boloniako Unibertsitatean egin zuen bere karrera, eta Torontoko Unibertsitatean, berriz, astrofisikako master bat; horien ondoren, Max-Planck-Institut fĂ¼r Physik institutuan doktoratu zen, Munichen. ZĂ¼richeko Unibertsitatean eta Stanford University-n doktoratu ondorengo egonaldiak egin zituen. 2013an Espainiara itzuli eta ikertzaile gisa hasi zen lanean Kosmosaren Fisikako Argoiko Ikerketa Zentroan; duela urtebetez geroztik hona Donostia International Physics Center/DIPCen dihardu Ikerbasque Research Fellow gisa.
Berdintasuna zientzian: esperientziak eta etorkizuna (mahai-ingurua ingelesez)
Otsailak 14, 12:00
Sarrera doan edukiera bete arte
Carlos Santamaria (IBATEA; UPV/EHU) zentroa
Topaketa honetan, berdintasuna izango da aztergai zientzia sistemaren esparru ezberdinen ikuspuntuetatik. Akademia, zein ikerketa eta enpresa munduan diarduten emakume porfesional eta zientzialari nabarmenak izango dira bertan. Mahai-inguruak bizipenak eta inpresioak modu lasaian partekatzeko espazio bat eskaini nahi du, gaur egun sare zientifikoan lan egiten duten emakumeei hitza emanez.
Moderatzailea: Itziar Otegui, WinS2020ko koordinatzailea eta CIC nanoGUNEko komunikazio arduraduna
Parte hartuko duten zientzilariak:
Xana Belastegi
Nekazaritza-negozioen alorrean egin dut lan-ibilbidea, eta gaur egun negozioa garatzeko eta merkaturatzeko erantzukizunak ditut batik bat; landare-biologiako eta bioteknologiako I+Gn (ikerketa eta garapena) lan egitetik nekazaritza-negozioaren alderdi komertzialera igaro nintzen; hala, Negozioen Garapenerako saila eta taldea sortu nuen, eta Iden Biotechnology ETE bioteknologikoko akziodun bihurtu nintzen.
Doktorea Zientzietan eta biologian prestatua, ikerketaren alorreko sektore publikoan eta pribatuan –nola Espainiakoan hala atzerrikoan– nabigatu dut. Etengabeko ikaskuntza oso garrantzitsua dela jakinda, gaikuntza aktiboa mantentzen dut, nire ezagutza eta abileziak hezkuntza gehigarriarekin osatzeko, hainbat gaitan: produktuen garapena, finantzak, merkaturatzea, nekazaritza-negozioak, merkatu-analisia, lidergo-komunikazioa eta taldeen kudeaketa.
Helburu argi bat dut: nire bizitza profesionalaz gozatzen jarraitzea eta nire helburuak erdiestea, betiere enpresa-mentalitate sendoa, pentsamendu estrategikoa, egikaritzea eta jarrera erresilientea –taldera bideratua– izanik.
Naëmi Leo
34 urteko fisikaria da NaĂ«mi Leo, material magnetikoak eta nanoegiturak ez ezik, horien argiarekiko interakzioa ere ikertzen duena. Doktoratu osteko ikertzailea da gaur egun, Marie SkÅ‚odowska Curie bekaduna Donostiako CIC nanoGUNE zentroan. Fisika ikasi zuen Bonnen (Alemania), eta bertan hasi zuen, halaber, bere doktorego-ikerketa. 2014ko azaroan amaitu zuen bere doktoregoa ETH ZĂ¼rich zentroan, Suitzan –2012an, hara eraman zuten laborategia–. Hiru urte eman zituen doktoratu osteko ikertzaile gisa Paul Scherrer Institut zentroan (Suitza), eta Tokioko Unibertsitatean (Japonia) denbora-tarte labur bat eman ondoren, nanoGUNEn sartu zen 2018ko neguan. NaĂ«mi Leok hainbat zientzia-ekitaldi antolatzen lagundu du, eta dibulgazio-jardueretan parte hartzea gustatzen zaio, esate baterako, zientzia-ikuskizunetan eta jendearentzako bisitaldi gidatuetan.
ConcepciĂ³n Alicia Monje Micharet
ConcepciĂ³n Alicia Monje robotika-ikertzailea eta irakasle titularra da Madrilgo Carlos III Unibertsitatean. Gaur egun, RoboticsLab taldean ikertzen du.
Hamar urte baino gehiago darama TEO robot humanoidea garatzen (horretara bideratzen du bere lana); hankabiko robot hori –giza tamaina eta pisukoa– laguntzaile gisa pentsatuta dago, pertsonen bizi-kalitatea hobetze aldera. Gaur egun, TEOrentzako eta beste robot batzuetarako gorputz-adar bigunak garatzen ari da. ConcepciĂ³n Monjek beste alor batean ere egiten du lan: exoeskeletoen garapenean, istripu zerebrobaskularrek –adibidez, iktusak– kaltetutako gorputz-adarren errehabilitaziorako.
Sari asko jaso ditu, besteak beste, Madrilgo Carlos III Unibertsitateak ikerketa-bikaintasunari ematen dion saria eta Orange Fundazioaren Mujer y TecnologĂa saria (2018). 2017an, Zientziaren Espainiako Selekzioaren partaide izan da; QUO aldizkariak eta Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiak unean uneko zientzialariei egiten dien aintzatespena da hori.
Gainera, AutĂ³mata filmean zientzia-aholkulari gisa ere egin du lan; Antonio Banderasek ekoitzi zuen film hori, haren protagonista jokatzeaz gain. Izugarri gustatzen zaio musika (bateria jotzen du); izan ere, Rosana abeslariarekin ingelesera egokitu du Buenos dĂas, mundo abestia. ConcepciĂ³n, gainera, oso konprometituta dago emakumeak zientzian eta teknologian duen eginkizuna ikusgai jartzearekin, baita unibertsitate irakaskuntzarekin eta dibulgazio zientifikoarekin ere; horregatik, Julia en la Onda irrati-programako zientzia atalean parte hartzen du –Julia Oterok aurkezten du, Onda Cero irrati-katean–.
Idoia Otxoa
Idoia Ochoa irakaslea da TECNUNen, Nafarroako Unibertsitatearen Donostiako Goi Ingeniaritza Eskolan, 2020ko urtarrilaz geroztik. Idoiak Kaliforniako Stanford Unibertsitatean egin zituen masterra eta doktoregoa, 2012an eta 2016an, hurrenez hurren. Doktoregoa egiten ari zela, Google-n eta Genapsys-en praktikak egin zituen, Silicon Valley HBOren telesailean aholkulari tekniko gisa lan egiteaz gain. Graduatu ondoren, Illinoiseko Unibertsitatean (AEB) sartu zen irakasle. Ochoak biologia konputazionalaren eta bioinformatikaren arloan ikertzen du, eta seinaleak prozesatzeko teknikak, informazioaren teoria, ikaskuntza automatikoa eta ikaskuntza estatistikoa aplikatzen ditu, besteak beste. Halaber, datu genomikoak irudikatzeko formatu berri bat garatzen ari diren adituen talde batean ere badago, ISO International Organization for Standardization erakundearen babesarekin. Duela gutxi, lan-ibilbidea aintzatesteko, MIT Innovators Under 35 Award saria eman diote.
Maria Paulis
Maria Paulisek Kimikako lizentziatura, maisutza eta doktoregoa egin zituen UPV/EHUn, Donostian. Gainera, Kimika Aplikatuko lizentziatura ere egin zuen Glasgowko (Erresuma Batuko) Strathclyde Unibertsitatean. 2003az geroztik, Ingeniaritza Kimikoko irakasle elkartua eta Nazioarteko Harremanen dekanordea da UPV/EHUn, baita Polymat-eko ikertzailea ere. Kutxa Saria (1995) eta Beilby and Huddleston sariak (1995) jaso zituen, Kimikan notarik onenak ateratzeagatik bai UPV/EHUren Donostiako Kimika Fakultatean bai Kimika Aplikatuko espezialitatean Glasgowko Strathclyde Unibertsitatean.
Oinarri akuosoko polimero sakabanatzeen ekoizpena eta aplikazioa ditu ardatz bere ikerketak. Hainbat zeregin izan ditu; besteak beste, hauek: polimero/polimero eta polimero/inorganiko nanokonposatuen sakabanatzeak; sakabanatze horien formulazioa estaldura gisa erabiltzeko; oinarri akuosoko sistema polimerikoen geruzak sortzeko prozesua; eta sakabanatze horiek estaldura antikorrosibo edo itsasgarri termorresistente gisa aplikatzea.