Emakumeak Zientzian ekimenak Fomento San Sebastianen aitorpen berezia jaso du Berrikuntzaren Astearen IX. edizioaren sari banaketan.

Emakumeak Zientzian ekimenak Fomento San Sebastianen aitorpen berezia jaso du Berrikuntzaren Astearen IX. edizioaren sari banaketan.

Donostiako Sustapenak antolatzen duen Berrikuntzaren Astearen IX. edizioari amaiera emateko, urriaren 25ean DSS INN sariak banatu ziren Donostiako Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan.

Bosgarren urtez ere aitorpen berezia egin zitzaion gure hirian ikerketa eta berrikuntza arloan lan handia egin eta haren jarduerak Donostiako ekonomian eragina izan duen pertsona edo erakundeari.

Sustapen Ekonomikoko zinegotzia den Marisol Garmendiak eman zion aurtengo saria “Emakumeak Zientzian” elkarteari, Donostiako Sustapenaren ohiko laguntzaileei, emakumeek zientzian egiten duten jarduera ikusarazteagatik, jarduera zientifiko-teknikoekin lotutako rolak, tradizioz genero maskulinoari egotzitakoak, hautsiz eta nesken eta nerabeen artean karrera zientifikoen aukeraketa sustatuz.