Emakumeak Zientzian: 10 urte hazten, hausnartzen eta aurrera begira
Emakumeak Zientzian Euskal Herriko zientzia eta teknologiaren sareko 34 erakundeek bultzatutako ekimen bateratua da, emakumeek zientzian eta teknologian duten ekarpena ikusarazteko, genero-estereotipoak apurtzeko eta nesken eta gazteen artean bokazio zientifikoak sustatzeko helburuarekin.
Ekimenak 2017an eman zituen lehen urratsak, Nazio Batuen Batzar Nagusiak otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izendatu ondoren. Ordutik, Emakumeak Zientzianek etengabeko bilakaera izan du, gizartearen, hezkuntza-sistemaren eta zientzia-ingurunearen erronka berrietara egokituz.
Hamarkada bateko ibilbidea, begirada berritua
Hamarkada bateko esperientziak ikuspegia sakontzeko eta lehentasunak fintzeko aukera eman du. Denbora honetan, Emakumeak Zientzianek bere jarduna aberastu du, ikuspuntu desberdinak txertatuz, egindakoaren eragina aztertuz eta gizarteak planteatzen dituen galdera berriei erantzunez.
Ibilbide horrek erakutsi du ikusaraztea funtsezkoa dela, baina ez dela nahikoa bere horretan. Horregatik, ekimenak begirada zabalago bat hartzen du gaur egun, zientziaren eta gizartearen arteko harremana ikuspegi berdinzale, inklusibo eta kritiko batetik lantzeko.
Zientzia bidezkoago eta anitzago batek gizarte bidezkoago baterantz eramaten gaitu.
Zer ulertzen dugu gaur Emakumeak Zientzian izateaz
Gaur egun, Emakumeak Zientzian ez da soilik emakume zientzialarien presentzia erakustea. Horrez gain, honako konpromiso hauek hartzen ditu bere gain:
-
Erreferente anitz eta gertukoak sortzea, belaunaldi berrientzat
-
Zientziaren inguruko irudi eta narratibak zalantzan jartzea, estereotipoak apurtzeko
-
Parte-hartzea eta aukera-berdintasuna sustatzea, baldintzak kontuan hartuta
-
Zientziaren gizarte-eragina lantzea, ikuspegi kritiko, arduratsu eta bidezko batetik
Jarduerak, balioak praktikara eramateko
Ikuspegi hori gizartera eramateko, Emakumeak Zientzianek urtero jarduera-programa zabala antolatzen du otsailaren 11ren inguruan. Jarduerak publiko askotarikoari zuzenduta daude: haur eta gazteak, hezkuntza-komunitatea, familiak eta gizarte osoa.
Helburua ez da soilik ezagutza partekatzea, baizik eta galderak sortzea, jarrerak mugitzea eta begirada berriak irekitzea, zientziaren inguruko interesa eta pentsamendu kritikoa sustatuz.
Lankidetza-sare batetik egindako proiektua
Emakumeak Zientzian lankidetza-sare zabal baten bidez egiten da posible. Euskal Herriko zientzia eta teknologiaren sareko 34 erakundek parte hartzen dute ekimenean, helburu partekatuen inguruan elkarlanean, gizarteari zuzendutako ekintzak antolatuz eta proiektuaren jarraikortasuna bermatuz.
Emakumeak Zientzian ez da kanpaina puntual bat.
Ezta data jakin batera mugatutako ekimena ere.
Proiektu kolektibo eta bizia da, etengabe eraikitzen ari dena, helburu argi batekin:
zientzia bidezkoago, irekiago eta anitzago baten alde egitea, gaurko eta biharko gizartearentzat.
-
Emakumeak Zientzian 9. edizioa - Laburpen bideoa / Video resumen de la 9º edición
-
Emakume Zientzialariak Atzo eta Gaur - Mujeres Científicas de Ayer y de Hoy - Vitoria-Gasteiz 2025
-
Emakume Zientzialariak Atzo eta Gaur - Mujeres Científicas de Ayer y de Hoy - Donostia 2025
-
Emakume Zientzialariak Atzo eta Gaur - Mujeres Científicas de Ayer y de Hoy - Bilbao 2025
-
Emakumeak Zientzian 2025 - Irekiera Ekitaldia / Acto de inauguración
-
Ziortza Agirrezabala - Doktorego-aurretiko ikerlaria / Investigadora pre-doctoral
-
Yolanda Alesanco - Ikerlari seniorra / Investigadora senior
-
Sofía Zuffi - Doktorego ikaslea / Estudiante de doctorando
-
Marina Navarro - Doktorego ondoko ikertzailea / Investigadora post-doctoral
-
Oihane Mitxelena - Doktorego osteko ikertzailea / Investigadora postdoctoral

2022an STEAM Euskadi 1. saria eta genero-ikuspegiaren aipamen bereziaren saria irabazi zituen
[ikusi albistea]

2022an Donostiako Sustapenaren aitorpen berezia jaso du Berrikuntzaren Astearen IX. edizioan
[ikusi albistea]

2020an “Emakumeak Zientzian” ekimenak STEAM Euskadi zigilua jaso zuen Euskadin STEAM hezkuntza sustatzeagatik.


