Gainera, laster, baliabide audiobisualak
Zientzia bada nesken kontua
CIC nanoGUNE eta Polymat
Esperientziaren boterea
Biodonostia, CIC biomaGUNE, DIPC, CFM
Otsailak 8 – otsailak 28
Emakumeak Zientzian erakusketa
Publiko orokorra
Eureka! Zientzia Museoa eta Elhuyar
Otsailak 11, 18:00
Zinema eta Zientzia “Contagio”
Publiko orokorra
Tabakalera
Izena-ematea
Otsailak 12, 18:00
Emakume Zientzialariak Atzo eta Gaur
Eureka! Zientzia Museoa
STREAMING-A HEMEN
Otsailak 13, 18:00
Zinema eta Zientzia “Contagio”
Publiko orokorra
Arte ederren Museoa (Bilbo)
Izen-ematea
Otsailak 16, 11:00
CIC biomaGUNEra bisita birtuala
Publiko orokorra
CIC biomagune.
Otsailak 17
Ikasi nola diagnostikatzen den COVID-a
PDBH 1-4
Biodonostia
Otsailak 19
Ingeniari izatera jolasten – Tailerra
DBH 3-4
Tecnum
Izen-ematea
Otsailak 20, 16:00
Zientziaren izarrak – Tailerra
Familiak (+6 urte, derrigorrezko heldu bat gutxienez)
Eureka! Zientzia Museoa
Izen-ematea
Otsailak 20, 17:30
Zientziaren izarrak – Tailerra
Familiak (+6 urte, derrigorrezko heldu bat gutxienez)
Eureka! Zientzia Museoa
Izen-ematea
Otsailak 21, 11:00
Zientziaren izarrak – Tailerra
Familiak (+6 urte, derrigorrezko heldu bat gutxienez)
Eureka! Zientzia Museoa
Otsailak 21, 12:30
Zientziaren izarrak – Tailerra
Familiak (+6 urte, derrigorrezko heldu bat gutxienez)
Eureka! Zientzia Museoa
Otsailak 22, 10:00
Eskola tailerra: Informatika ipuin eta magia bidez
EPO 4-6
Informatikako fakultatea (streaming)
Izen-ematea
Otsailak 23, 9:30
Bisita birtuala DIPC eta CFMra
DBH 3-4 eta Batxilergoa
DIPC eta CFM (streaming)
Izen-ematea
Otsailak 25, 11:00
Eskola tailerra: CIC biomaGUNEn
LH 5
CIC biomagune (streaming)
Otsailak 25, 10:00
Eskola tailerra: Informatika ipuin eta magia bidez
LH 4-6
EHU Informatika fakultatea (streaming)
Izen-ematea
Emakumeak Zientzian erakusketa
Otsailak 8 – otsailak 28
Publiko orokorra
Eureka! Zientzia Museoa
Euskaraz/Gazteleraz
12 emakume zientzialariren inguruan Elhuyarrek prestatutako istorioetan oinarrituta, horma-irudiak Eureka! Zientzia Museoko sarreran egongo dira ikusgai.
Zinema eta Zientzia, Donostia (Tabakalera) “Contagio”
Otsailak 11, 18:00
Publiko orokorra
Gazteleraz
Tabakalera Donostia
DIPCk, Euskadiko Filmategiak eta Donostiako Zinemaldiak 2021eko urtarrila eta martxoa bitartean antolatzen duten Zinema eta Zientzia Zikloaren barruan, Contagio (Steven Soderbergh, 2011) proiekzio berezia programatu dugu, Itziar Pérez Osakidetza Donostialdeko gerenteak aurkeztuta, 2021eko Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna Zientzian ospatzeko.
Errealismo izugarriz, filma hamar urtetan aurreratu da, eta gure mundu hiperkonektatu eta globalizatua honetan, pandemia baten aurrean jasan behar dituen faseen ibilbide osoa egingo du filmak.
Zinema eta Zientzia, Bilbao “Contagio”
Otsailak 13, 18:00
Publiko orokorra
Gazteleraz
Arte Ederren Museoa Bilbao
DIPCk, Euskadiko Filmategiak eta Donostiako Zinemaldiak 2021eko urtarrila eta martxoa bitartean antolatzen duten Zinema eta Zientzia Zikloaren barruan, Contagio (Steven Soderbergh, 2011) proiekzio berezia programatu dugu, Itziar Pérez Osakidetza Donostialdeko gerenteak aurkeztuta, 2021eko Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna Zientzian ospatzeko.
Errealismo izugarriz, filma hamar urtetan aurreratu da, eta gure mundu hiperkonektatu eta globalizatua honetan, pandemia baten aurrean jasan behar dituen faseen ibilbide osoa egingo du filmak.
CIC biomaGUNEra bisita birtuala
Otsailak 16, 11:00
Publiko orokorra
Gazteleraz
CIC biomagune
Emakume ikertzaileen lana ikusarazteko eta bokazio zientifiko berriak bultzatzeko, CICbiomaGUNEko ikertzaileek beren zentroa erakutsiko digute eta aplikazio mediko eta teknologikoetarako materialetan egiten duten ikerketa laburki azalduko dute. Aurkezpena zuzenean egingo da Zoom bidez.
COVID-19a nola diagnostikatzen den ikasi
Otsailak 17, 10:00
DBH 1-4
Euskaraz/Gazteleraz
Biodonostia (streaming)
Biodonostia Osasun Ikerketako Institutuak streaming bidez eskaintzen du jarduera hau DBHko ikasleentzat. Bertan, COVID19 detektatzeko laborategiko teknika nagusiak nolakoak diren erakutsiko digute, eta zentroko ikertzaileekin hitz egin ahal izango dugu.
Ingeniari izatera jolasten – Tailerra
Otsailak 19, 17:30
DBH 3-4
Gazteleraz
Helburua ingeniaritza gazteei modu praktikoan hurbiltzea eta emakumeek STEAM arloko graduekiko duten interesa haunditzea da. Tailer presentzial praktikoa Gehienez 20 laguneko edukiera
Zientziaren izarrak; egin emakume zientzialarien omenezko esperimentuak familian
Otsailak 20, 16:00 (Euskaraz)
Otsailak 20, 17:30 (Gazteleraz)
Otsailak 21, 11:00 (Euskaraz)
Otsailak 21, 12:30 (Gazteleraz)
12 emakume zientzialariren inguruan Elhuyarrek prestatutako istorioetatik abiatuta, “Emakumeak zientzian” ekimenaren baitan zientzia-esperimentuak egingo ditugu familian Eureka! Zientzia Museoan, emakume horien omenez.
*Familien arteko distantziak eta segurtasun-neurriak hartuko dira uneoro.
Eskola tailerra: Informatika ipuin eta magia bidez
Otsailak 22, 10:00
EPO 4-6
Euskaraz
BBC izeneko onlineko plataforma erabiliz kodeketa bitarraren kontzeptua landuko da horretarako ipuin bat, eta parte hartzaileekin elkarrekintzan egingo den magia joko bat erabiliko dira.
Bisita birtuala DIPC eta CFMra
Otsailak 23, 9:30
DBH 3-4 eta Batxilergoa
Euskaraz/Gazteleraz
Ekitaldi honetan ikastetxeek DIPC eta CFM ikerketa zentroak ezagutu eta ikerlarien egunerokoa ezagutuko dute gertutik. Ikertzaileek hainbat jarduera eta erakustaldi zientifiko egingo dituzte emakumeek historian zehar zientzian izan duten papera nabarmentzeko helburuarekin. Zoom bitartez egingo den topaketa birtual honi esker, ikasleek ikerlariekin zuzenean solasteko aukera izango dute.
Eskola tailerra CIC biomaGUNEn
Otsailak 25, 11:00
LH 5
Gazteleraz
Emakume ikertzaileen lana historian zehar ikusarazteko eta bokazio zientifiko berriak bultzatzeko, CICbiomaGUNEko ikertzaileek zuzenean hitz egingo dute Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleekin. Zentroa erakutsiko dute eta aplikazio mediko eta teknologikoetarako materialetan egiten duten ikerketa azalduko dute labur-labur. Ikasleekin zuzeneko esperimentu pare bat ere egingo dituzte.
Eskola tailerra: Informatika ipuin eta magia bidez
Otsailak 25, 10:00
LH 4-6
Euskaraz
BBC izeneko onlineko plataformaren erabiliz algortimo kontzeptua landuko da horretarako ipuin bat, eta parte hartzaileekin elkarrekintzan egingo den magia joko bat erabiliko dira.
Baliabide audiobisualak
Zientzia bada nesken kontua
CIC nanoGUNE eta Polymat
CIC nanoGUNEko eta Polymateko ikertzaileek gidatuta, egun batez zientzialari izateko aukera izan dute nerabeek. Horretarako, nanozientziarekin, nanoteknologiarekin eta polimeroekin zerikusia duten zenbait esperimentu erakargarri prestatu ditugu. Zenbait gazterekin izan gara esperimentu horiek egiten!
Esperientziaren boterea
Biodonostia, CIC biomaGUNE, DIPC, CFM
Urteak daramatzagu balioan jartzen emakume helduek kulturaren transmisore gisa duten eginkizuna. Espiritu horrekin, esperimentu labur eta erraz batzuk egiten ditugu edonon, kultura zientifikoa familietan eta gure inguruneetan ibil dadin.
Emakume Zientzialariak Atzo eta Gaur
Otsailak 12, 18:00
Hitzaldi irekia.
Hizkuntza: euskara eta gaztelania
Eureka! Zientzia Museoa
Donostialdeko ikerketa zentroetan lanean ari diren bost emakume zientzialari Eurekako oholtzara igoko dira murgilduta dauden ikerketei buruz hitz egiteko eta historiako emakume zientzialari handietako batzuk omentzeko hauen bizitza eta ekarpen zientifiko liluragarrien kontakizunaren bidez: Fátima Villa & Neri Oxfam, Ester Verde & Carmen Mijangos, Naiara Aginako Bengoa & Hedy Lamarr, Ane Ruiz de Angulo & Gertrude Belle Elion, Elisa Jimenez & Rachel Carson
Ekitaldian zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango dugu Ane Leux eta Tineke van der Berg-en eskutik.
Fátima Villa (Tecnun) & Neri Oxfam
Fátima Villa Telekomunikazio Sistemen Ingeniaritzan graduatua da Tecnun-en. Telekomunikazioetan masterra egin zuen Universidad de Navarra-ko Ingeniaritza Eskolan, eta master amaierako proiektua MIT-n (Masachussts Institute pof Technology) garatu zuen, zehazki, unibertsitate ospetsu honetako Auto ID Labs-en. Bostonen, bere lana parametro-anitzeko sentsoreen diseinu, fabrikazio eta neurketan oinarritu zen RFID teknologia bateria eta chip gabe erabiliz. Hezetasuna, CO2 eta temperatura neurtzeko sentsore hauek hainbat erabilpen dituzte elikadura sektorean eta baita elikadura segurtasunean ere. Era berean, hainbat ingeniaritza unibertsitatetako ikasleen partaidetzarekin berriki ospatu den Bizintek Sarien laugarren edizioaren irabazleetako bat izan da. Gaur egun, Tecnun-eko Ingeniaritza Elektriko eta Elektroniko Departamentuko doktoregaia da.
Ester Verde (CFM CSIC-UPV/EHU) eta Carmen Mijangos
Ester Verde kimikan lizentziatu zen 2004an Santiago de Compostelako Unibertsitatean, ikasketa amaierako proiektuan ohorezko matrikularekin. Unibertsitate berean egin zuen bere lehenengo masterra Kimika Organikoan. 2008an Madrilera joan zen CSICeko beka batekin teknikari bezala lan egitera Polimeroen Zientzia eta Teknologia Institutuan. Bertan, eta Repsol-ek emandako beka bati esker, Plastiko eta Kautxuetan espezializatua bigarren masterra burutu ahal izan zuen. Behin masterra amaitu ondoren, doktoradutza hasi zuen Polimeroen Institutuan, polimero porotsuekin katalizatzaile euskarri berriak diseinatuz. 2014ean doktoradutza lortu zuen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan “cum lauden” kalifikazio gorena lortuz. Urte horretan bertan, doktoradutza ondorengo lehen egonaldia egin zuen Madrilgo Materialen Zientzia Institutuan. 2015ean, Adolphe Merkle Institute (Suitza) ikerketa zentroan jarraitu zuen ikerketan estimulu mekanikoei erantzuten dieten polimero adimentsu berriak garatuz. Hortik bi urtera, POLYMAT (Donostia) ikerketa zentrora joan eta hirugarren postdoc egonaldia egin zuen. 2019tik, Materialen Fisika Zentroan (CFM CSIC-UPV/EHU) egiten du lan Polimeroen eta Materia Kondentsatuaren taldean (Donostia). Bertan, postdoc moduan jarraitzen du ikerlari, katalisian eta biomedikuntzan erabiltzeko material polimeriko berriak garatuz.
Naiara Aginako Bengoa (Informatika Fakultatea, EHU) & Hedy Lamarr
Naiara Aginako Bengoa Telekomunikazio Ingeniaritzan lizentziaduna da 2005 urtetik eta Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) lortu zuen titulua. 2003 urtetik 2005 urtera Elektronika eta Telekomunikazioak saileko Seinale Prozesamendua eta Komunikazioak ikerketa taldearekin lanean aritu zen. 2005tik 2015ra Vicomtech ikerketa aplikatuko zentroan lan egin zuen ikertzaile bezala Digital Media sailean. 2015tik 2018ra Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan lan egin zuen Matematika Aplikatuko sailean. Gaur egun, Informatika Fakultateko (UPV/EHU) Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala sailean lan egiten du irakasle eta ikerlari bezala.
Informatikako doktorea da 2017tik (UPV/EHU) eta bere ikerketa Adimen Artifizialera bideratuta dago, batez ere Konputazio Bidezko Ikusmenean eta Datu Meatzaritzarekin erlazioa duten ikerketetan parte hartu duelarik. Bere ikerketa aldizkari desberdinetan argitaratutako hainbat argitalpen, konferentzia desberdinetan eduki duen parte-hartzea eta bi patentek babesten dute.
Ane Ruiz de Angulo (CIC biomaGUNE) & Gertrude Belle Elion
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Bioteknologian graduatu ondoren, master bat egin nuen biomedikuntzan Bartzelonako Unibertsitatean eta obarioetako minbizian kimioerresistentzia aztertu nuen. Donostiara bueltatu nintzen doktoradutza tesia Nanomedikuntza Teranostiko laborategian egiteko. Nire tesia minbiziari aurre egiteko nano-txerto sintetikoen garapenean oinarritu zen. Burdinezko nanopartikulak eragile dual moduan erabiliz, irudi-kontraste eta immunoterapia garraio moduan alegia, demostratu ahal izan nuen nanopartikulak erraminta ezin hobeak direla immunoterapia bitartez sendatzeko, irudi-tekniken bitartez emandako txertoaren jarraipena egitea ahalbidetzen baitu. Nire formakuntza osatzeko, post-doc bat egin nuen CIC bioGUNE-ko Kimika Immunologiko laborategian, azukreetan oinarritutako laguntzaileak test bidez aztertuz.
Nire ibilbide osoan zehar, dibulgazio zientifikoko hainbat ekitalditan parte hartu dut, egiten dudana erakustea atsegin dudalako eta zientzia gizarteratzea ezinbestekoa iruditzan zaidalako. Inspira proiektuan parte hartu nuen (10-11 urteko neskatoekin mentore lanetan), Bilboko Café Eureka-n (hilero dibulgazio hitzaldiekin) eta Pint of Science Donostia-ko zenbait ediziotan antolatzaile eta boluntario moduan aritu naiz.
Elisa Jimenez (EHU, DIPC & Ikerbasque) & Rachel Carson
Kimikan lizentziatu ondoren, Elisa Jimenez-Izal-ek Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) egin zuen doktoradutza. Jarraian, Kaliforniako Unibertsitatean jarraitu zuen bere ikerketa hiru urtez, Los Angeles-en (Estatu Batuak), nanokatalisia eta bi dimentsiotako materialak aztertzen. 2019tik, UPV/EHUn eta Donostia International Physics Center-en (DIPC) egiten du lan Ikerbasque Fellow moduan platinoan oinarritutako katalizatzaileak optimizatzeko aukera desberdinak aztertuz. Ikerkuntza egonaldiak egin ditu Mexiko, Italia eta Frantzian.