“Piztu! Emakumeon Energia” haurrentzako antzerki obrak emakume zientzialariak aldarrikatu ditu
Gaur arratsaldean, Eidabe Ekimen Kulturalak konpainiaren “Piztu! Emakumeon Energia” antzezlanak ehun bat haur eta familia bildu ditu Gipuzkoako Parke Teknologikoko auditorioan antolatu den aktibitate dibertigarri honetan. EDP Fundazioaren laguntza duen antzerki obra hau DIPCren eskutik eta Emakumeak Zientzianen baitan iritsi da Donostiara.
Antzezlanak XXgarren mendeko zientzialari handietako bat omentzen du: jatorri poloniarreko Mari Curie fisikaria, Nobel Saria jaso zuen lehenengo emakumea, eta bigarren Nobela jaso zuen lehenengo pertsona. Aintzatespenez eta ohorez gain, eta bere figuraz transmititu den alargun triste irudiaren gainetik, Marie zientziaz eta bizitzaz liluratutako pasioz betetako pertsona izan zen.
Obran kontatutako istorioak zientzia-biltzar batera eraman gaitu, non gure protagonistek hankaz gora jarri duten dena makina miragarri berri baten asmakuntza iragartzearekin batera. Marie Curie ardatz eta gidari dela, emakumeak zientzian duen pisu erreala ezagutu dugu, eta hainbat esperimentu egin ditugu. Bidaiaren ondoren, ideia berriak sortuz, makina honen sekretua aurkituko dugu agian…
Lanaren egilea eta gidoilaria Imanol Ituiño da, aktoreak Tania Fornieles eta Nahikari Rodriguez dira, eta jatorrizko musika Mikel Inunena da.