Ikerketa-zentroek “emakumezko zantzuekin” helarazi diete zientzia ikasleei

Ikerketa-zentroek “emakumezko zantzuekin” helarazi diete zientzia ikasleei

* Hainbat ikerketa-zentro bisitatu dituzte zenbait ikastetxek  Emakumeak Zientzian 2020 programaren baitan, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko eguna dela eta.

* Emakumeek ere zientzian parte hartzeak duen garrantzia nabarmentzea izan da helburua.

Donostia, 2020ko otsailaren 11a. Gaur goizean, zenbait ikastetxetako lehen hezkuntzako haurrek eta batxilergoko gazteek ohiko gelak utzi dituzte ordu batzuez, eta CIC nanoGUNE, Materialen Fisika Zentroa (CFM CSIC-EHU), CIC biomaGUNE,, Donostia International Physics Donostia (DIPC), POLYMAT eta Biodonostia ikerketa-zentroetan sartu dira.

Bisita Emakumeak Zientzian 2020 ekimenaren baitan antolatu dute, Otsailaren 11ko Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta. Honako erakunde hauek antolatu dute: CIC nanoGUNE, Materialen Fisikaren Zentroa (CFM CSIC-UPV / EHU), CIC biomaGUNE, Donostia International Physics Center (DIPC), Biodonostia, Tecnun-Ingeniaren Eskola, Ceit, POLYMAT eta Elhuyar.

Bisitak izan diren zentroetako ikertzaileek hainbat jarduera eta erakustaldi zientifiko egin dituzte historian zehar emakumeek zientzian izan duten papera nabarmentzeko. Horretarako, talde ezberdinetan antolatu dituzte ikasleak, eta talde bakoitzak zientzialari bat ordezkatu du, hala nola, Katherine Johnson matematikaria, Rita Levi-Moltancini neurologoa edota Mildred Dresselhaus fisikaria. Sarrerako aurkezpen labur baten ostean, hainbat esperimentu egin dituzte ikerketa-zentroetako gune ezberdinetan. Adibidez, puztutako puxikak nitrogeno likidotan sartu dituzte, eta puxika horiek nola txikitzen diren adi-adi jarraitu dute. Zer gertatu da? Airea hoztu egin dela. Giro tenperaturara ekartzean, berriro ere puxikak puztu egiten direla ikusi dute. Imanekin jolasean ere aritu dira, imanek sortzen duten eremu magnetikoa ikusteko eta aztertzeko. Halaber, laborategietan hainbat elementu eskala ezberdinetan ikusteko aukera izan dute zenbait mikroskopioren laguntzarekin. Goiz entretenigarria igaro dute, inolako zalantzarik gabe.

Otsailaren 14 arte izango dira ekintzak eta jarduera guztiak doakoak  dira. Emakumeak Zientzian 2020 webgunean dago informazioa ikusgai:  www.emakumeakzientzian.eus