Ehun bat lagunek parte hartu dute Emakumeak Zientzian 2020 ekimenaren baitan antolatu den ginkanan

Ehun bat lagunek parte hartu dute Emakumeak Zientzian 2020 ekimenaren baitan antolatu den ginkanan

* Ehun bat lagunek parte hartu dute  Emakumeak Zientzian 2020 programaren baitan antolatu den ginkanan, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko eguna dela eta.

* Kultura zientifiko eta teknologikoa garatzea izan da helburua haur, gazte eta familia parte-hartzaileen artean.

Ehun pertsona inguruk parte hartu dute gaur goizean, larunbatean, otsailak 8, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko eguna ospatzeko. Proba taldeka zenbait erronkei aurre egiteko joko batean oinarritu da. Tecnundik abiatuta, talde bakoitzak zazpi erronka gainditu behar izan ditu begirale baten laguntzarekin. Talde bakoitzak kolore bat zuen, eta kolore bereko gutun-azal bat aurkitu behar zuen zazpi lekutan. Gutun-azalean galdera bat eta hurrengo gutun-azalaren kokapenaren aztarna zeuden. Gutun-azal bat aurkitzen zuten bakoitzean erdiko gunera itzuli behar zuten, Tecnun-eko gimnasiora, bertan proba bat egiteko.

Ginkana horren helburuak hauek izan dira: herritarren arteko harremanak indartzea, ekimen honetan parte hartzen duten haur, gazte eta familien artean kultura zientifiko eta teknologikoa garatzea, gazteen artean jarrera ekintzailea sustatzea, talde-lana bultzatzea, gazteen eta familien arteko harremanak sendotzea, zientziaren eta teknologiaren gozamena sustatzea eta zientzietako lanbideak gazteenengana hurbiltzea.

Ginkana honako erakunde hauek antolatu dute: CIC nanoGUNE, Materialen Fisikaren Zentroa (CFM CSIC-UPV / EHU), CIC biomaGUNE, Donostia International Physics Center (DIPC), Biodonostia, Tecnun-Ingeniaren Eskola, Ceit, POLYMAT eta Elhuyar. Otsailaren 11ko Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta.

Otsailaren 14 arte izango dira ekintzak eta jarduera guztiak doakoak  dira. Emakumeak Zientzian 2020 webgunean dago informazioa ikusgai:  www.emakumeakzientzian.eus