Esperientzia, nerabeak eta zinema!
Otsailaren 8 eta 10aren artean, hauek izan dira nabarmendutako ekintzak.
Esperientziaren boterea
55 urtetik gorako 30 emakumek, Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuko ikertzaileekin batera, edozein lekutan egiteko moduko esperimentu labur eta erraz batzuk egiteko aukera izan dute, kultura zientifikoa familietara eta gure inguruneetara zabaltzeko. Gainera, ikerketaren mundua gertu-gertutik ezagutu dute, zentroan bizi den bikaintasuneko eta nazioarteko giroan murgilduz.
Zientzia bada nesken kontua
CIC nanoGUNE eta POLYMAT zentroetako ikertzaileen gidaritzapean, 14 eta 18 urte bitarteko 25 emakume gazte zientzialariak eta ikerketa-talde bateko kide izan dira egun batez. Giro atseginean, gazteeek nanozientziaren mundua zuzen-zuzenean ezagutzera eraman dituen esperimentu batean parte hartu dute.
Zinema eta Zientzia
DIPCk, Euskadiko Filmategiak eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak antolatzen duten Zinema eta Zientzia Zikloak Emakumeak Zientzianekimenaren baitan aurten Madame Curie pelikula proiektatu du. Bi aldiz Nobel Saria irabazitako Marie Curie zientzialariaren bizitzan oinarritutako klasikoa da. Nerea Zabala fisikariak eta Elisa Jimenez-Izal kimikariak aurkeztu eta moderatu dute saioa Gasteizen eta Donostian, hurrenez hurren.