Emakumeak Zientzian Global Innovaition Day 2022an

Emakumeak Zientzian Global Innovaition Day 2022an

Global Innovation Day kongresuaren hamaikagarren edizioa azaroaren 9an izan zen Donostian. Ekitaldi paregabea izan zen, eta hari nagusia talentua izan zen, berrikuntzaren eragile gisa.

Pedro Miguel Etxenikek eta Miguel Zugazak inor axolagabe utzi ez zuen elkarrizketa izan zuten, 11 kasu praktiko ilusionagarri aurkeztu ziren, eta Euskadiko talentuari buruz eztabaidatu zen. Iñigo Urkullu Renteria lehendakariak eman zion amaiera ekitaldiari.

Kasu praktikoen artean Itziar Otegui CIC nanoGUNEko komunikazio-arduradunak Emakumeak Zientzian aurkeztu zuen, STEAM esparruko berrikuntzaren adibide gisa.

Hona hemen kongresuaren laburpena: