Emakumeak Zientzian atzo, gaur, eta beti!
Emakume Zientzialariak Atzo eta Gaur ekimena hirugarren aldiz antolatu dugu Emakumeak Zientzian ekimenaren baitan. Gure aktibitate kuttunenetariko bat da, aukera ematen digulako ez bakarrik historia egin duten emakume zientzialariak aldarrikatzeko, baizik eta gaur egungo zientzia, hemen, gure herrian, egiten duten emakumeak oholtzara ekartzeko.
Honela, gaur arratsaldearen amaieran, Victoria Eugeniako Club Aretoan BCBL, Ceit, nanoGUNE, POLYMAT eta Biodonostian ikerketa egiten duten sei emakume zientzialarik hartu dute hitza, heuren lana gertutasun osoz azaltzeko bertaratu diren ehun ikusleri (bai eta streaming bidez ekitaldia jarraitu dutenei ere).
Clara Martin BCBLko Ikerbasque ikerketa-irakasleak hizkuntzaren ikasketa prozesuen azterketan egiten duen lana azaldu digu, eta era berean Suzanne Noël (1878 – 1954) aurkeztu digu, zirugia plastikoaren aitzindari, bere lana egin ahal izateko senarraren kabinetean lanean aritu behar izan zen mediku feminista.
Ceite-eko ikertzailea den Miren Aristizabalek materialen ingeniaritzan egiten duten lana azaldu du, eta nola bere taldean egiten den ikerketa hegazkin “garbiagoak” izateko aplikatu daitekeen. Emily Warren Roebling (1843 – 1903) ingeniaria omendu du Miren-ek, New Yorkeko Brooklineko zubiaren eraikuntza lanak 14 urtean zehar zuzendu zituen emakumea.
CIC nanoGUNEko Carmen Martin ikerlariak argia erabiltzen du bere ikerketan materialen propietate magnetikoak aztertzeko, etorkizuneko gailu elektronikoetarako interesgarri izan daitezkeen jakin dezagun. Donna Strickland (1959 – ) omen du Carmen-ek, laser pultsatuen aitzindari izan den emakume kanadiarra eta Fisikako Nobel saria jaso duen 3. emakumezkoa (denera, 4 besterik ez daude).
POLYMATeko Miryam Criado Gonzalez-ek aldamio bioelektroniko tridimentsionalen garapenean egiten du ikerketa, funtzio espezifikoak dituzten polímero eroaleen diseinuaren bidez. Miryam-ek bertako ikerketaren kalitatea eta balioa mahai gainean jarri du Margarita Salas (1938 – 2019) biokimikari espainiarra aldarrikatuz, izan ere, ez da ezinbestekoa nazioartera jotzea emakume zientzialari bikainak topatzeko.
Olga Ibañez Solé ikertzailea da Biodonostia Osasun Institutuan. Bertan biología konputazionala egiten du, ordenagailuak erabiliz datu biologikoak aztertzeko, zelulen arteko portaera desberdinak behatzeko modelo matematiko eta programa informatikoak sortuz. Olgak Alexandra Elbakyan programatzaile informatikoa aurkeztu digu, Sci-Hub webgunearen sortzailea. Sci-Hub webguneak normalean ordainpekoak diren publikazio zientifikoak doan deskargatzeko aukera ematen duen gunea da. Elbakyan epaitua eta zigortua izan da Sci-Hub webguneagatik eta egun erbestean eta ezkutuan bizi da, baina bere ekarpenak publikazio zientifikoen sisteman egin beharreko hobekuntzak mahai gainean jarri ditu.
Azkenik, Ana Álvarez Yenes nanoGUNE eta Ctech-nano-ko ikertzailea igo da oholtzara. Anak jeruza atomikoak material desberdinetan jaulkitzeko teknika baten bidez kotoia bezalako zuntz arrunten propietateak hobetzen egiten du lan, zikinkeria eta bakteriak ekiditeko, adibidez. Anak Stephanie Kwolek (1923 – 2014) kimikaria aldarrikatu nahi izan du, Kevlar material famatuaren asmatzailea. Kevlar-a oso propietate bereziak dituen material arin eta ultra-erresistentea da, balen aurkako txaleko eta kaskoetan eta suiltzaileen jantzietan erabiltzen dena.
Honela, 12 emakume zientzialari eta ingeniarik mundua hobetzeko egindako lana aldarrikatu dugu gaurkoan, agerian utziz zein garrantzitsua den zientzia eta teknologia egiten dutenen artean dibertsitatea egotea, emaitzak aberasteko eta guztion mesedetan haritzeko.
Ekitaldia streaming bidez emituto zen eta ikusgarri dago Emalumeak Zientzianen youtubeko kanalean.