Emakume zientzialari handiak ezagutzeko erakusketak

Emakume zientzialari handiak ezagutzeko erakusketak

Aurten hiru aukera proposatzen dizkizuegu emakume zientzialari eta teknologoen erreferenteak zabaltzeko. Ezagutu itzazu!

Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoaren eraikin nagusian “Mundua aldatu zuten eta aldatuko duten emakumeak” erakusketa bisitatu ahal izango da. Zientziaz eta teknologiaz baliatuz gizateriarentzat helburu handiak lortu dituzten emakume zientifiko eta teknologoak dira erakusketaren ardatz. Erakusketa otsailaren 11tik 18ra bitartean egongo da ikusgai, 9: 00etatik 17: 30era, astelehenetik ostegunera, eta ostiralean, 08:00etatik 14:00etara.

Eureka! Zientzia Museoak, Elhuyarren eskutik, “Zientziaren Izarrak” erakusketa antolatu du, zientzian iraultza eragin duten edo eragiten ari diren hamabi emakumeren bizitza zientifikoak ikusarazteko asmoz. Erakusketa hau otsailaren 11tik martxoaren 13ra bitartean bisitatu ahal izango da.

Gipuzkoako hainbat herritako 100 bat saltokitako erakusleihoek ere “Zientziaren izarrak” omendu nahi izan dituzte, Elhuyarrek sustatutako eta Emakumeak Zientzian, Donostiako Sustapena eta San Martin Auzoa Merkatari Elkarteak Donostian indartutako ‘”Otsailaren 11 erakusleihoak” ‘ ekimenaren bidez.