Mahai-ingurua

Training Caravan – Emakumeak eta neskak klima-aldaketaren zientzian

otsailak 13
10:00 - 12:00
Online
Izen emateak itxita daude
Eskolak

Iazko Emakumeak Zientzian ekimenari jarraipena emonez, bi mintegi antolatu ditugu, bata ingelesez 10:00etan eta bestea euskaraz 11:00etan, Emakumearen eta Neskatoaren Nazioarteko Eguna Zientzian ospatzeko.

Klima-aldaketa ikerketa-eremu gisa aurkezten dugu, eta ikasle gazteengandik eta, bereziki, emakumeengandik hurbilago dagoen ibilbide profesional gisa, eremu horrek oraindik ere genero-alde handia baitu. BC3-ko bi zientzialarik beren esperientzia pertsonal eta profesionalei buruz hitz egingo dute, emakume izanda dituzten erronkei buruz eta klima-aldaketaren ikerketan eta ekintzan genero-ikuspegia txertatzeak duen garrantziari buruz.

Jarduera DBHko ikasleei zuzenduta egongo da.