Online – Zoom (Elhuyar eta Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea)
Bigarren Hezkuntzako irakasle eta Ikastetxe eta institutuetako orientatzaileentzat STEAM hezkuntzako oinarriak eta STEM profesionalekin aritzeko aukerak aurkeztuko dira, gazteentzako mezu egokiak eta alderdi praktikoak nabarmenduz.
Eta “Zer izan nahi dut handitan?” eta “Zer dira teknologia disruptiboak?” gidak aurkeztuko dira. Material horren bidez, irakasleek zientziaren eta teknologiaren arloko aukera profesionalak landu ahal izango dituzte ikasleekin, bai eta teknologia digital disruptiboenak sustatu ere.