Hitzaldiak eta aurkezpenak
Emakume Zientzialariak atzo eta gaur
Publiko orokorra
Emakundek, Emakumean Zientzianekin batera, “Emakume Zientzialariak atzo eta gaur” hitzaldia antolatu du.
Bertan, Euskadiko ikerketa-zentroetan lan egiten duten 4 zientzialarik euren ikerketak kontatuko dizkigute eta historiako zientzialari handiei buruz hitz egingo digute.
Hizlariak
Maica Morant - Marion Donovan omenduz
Ikertzaile seniorra CIC energiGUNEn
Maica Morant-Miñana Valentziako Unibertsitatean Kimika Organikoan doktore da, eta bere ibilbide zientifikoa hainbat ikerketa-zentrotan garatu du, bai nazioanl mailan bai nazioartean. Besteak beste, Konstanzeko Unibertsitatean (Alemania), Gipuzkoako CIC microGUNE-n, Max Planck Polimeroen Ikerketarako Institutu ospetsuan (Mainz, Alemania) eta CIC nanoGUNE-n aritu da. 2018ko ekainean, CIC energiGUNEko prototipatu taldean batu zen, eta bertan, material berritzaileak elektrodotan egokitzea du helburu, egoera solidoko baterien errendimendu elektrokimikoa hobetzeko.
Jackeline Soto - Carolyn Ruth Bertozzi omenduz
TheraTools Programako doktoregaia POLYMATen
Jackeline Soto kimikari kostarrikarra Kimika Industrialeko Lizentzian graduatu zen 2015ean, Costa Ricako Heredia hiriko Universidad Nacional (UNA) unibertsitatean. Bertan, ikerketarekiko interesa piztu zitzaion, batez ere helburu biomedikoekin. 2022an, Materialen Zientziako Masterra eskuratu zuen Shanghai Jiao Tong Unibertsitatean, Txinan.
2023an, Kimika Aplikatuan eta Material Polimerikoetan Doktoretza hasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU/UPV), Europar Batasuneko Marie Skłodowska-Curie beka baten babesean. Bere ikerketa TheraTools Europako Proiektuan kokatzen da, eta helburu du nanogel adimendunak diseinatzea, odol-garun hesia zeharkatzeko antigorputzen garraioa errazteko. Helburua da glioblastomaren aurkako borrokan soluzio eraginkorrak eskaintzea.
Ikerketa hau EHU/UPVko Kimika Fakultatean eta POLYMAT-en garatzen ari da, Marcelo Calderón irakaslearen eta Ana Beloqui doktorearen gidaritzapean.
Beatriz Apellaniz - Margarita Salas omenduz
Fisiologiako irakasle titularra UPV/EHUko Farmaziako fakultatean
Apellaniz doktorea Biokimikan lizentziatu zen Madrilgo Complutense Unibertsitatean (2007) eta Biologia Molekularrean eta Biomedikuntzan doktoregoa egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU, 2012). Bere nazioarteko tesiaren bidez "Cum laude" kalifikazioa lortu zuen. Ordutik, bere ibilbidea ikerketa eta irakaskuntza arloetan garatu du: lehenik postdoktoratu moduan Biofisika Institutuan (CSIC, UPV/EHU), eta gaur egun Fisiologiako Irakasle Titularra da UPV/EHUko Farmazia Fakultatean.
Bere ikerketa ibilbidean, 20 ikerketa-proiektutan baino gehiagotan parte hartu du eta 25 artikulu argitaratu ditu nazioarteko aldizkari ospetsuetan. Biofisikako tekniken bidez, HIESaren infekzio-mekanismoak aztertzen lagundu du, eta prozesu hori geldiarazteko estrategiak garatu ditu, besteak beste, txertoak eta agente immunoterapeutikoak.
COVID-19 pandemiak hasiera eman zuenetik, HIESaren arloan urteetan pilatutako ezagutza SARS-CoV-2aren ikerketara bideratu du, bi birusen fusio-proteinen antzekotasun funtzionalak kontuan hartuta.
María Jesús Elejabarrieta - Sophie Germain omenduz
Irakaslea eta ikerlaria Deustuko Unibertsitatean
María Jesús Elejabarrieta Olabarri UPV/EHUko Fisika Zientzietan doktorea da. Diziplina anitzeko prestakuntza du, esperimentala eta zenbakizkoa, bibrazio mekanikoen eta material amortiguatzaileen (bai pasiboak, bai aktiboak) arloetan. 1997az geroztik irakasle eta ikertzaile gisa lan egiten du, eta Fisika, Mekanika Aplikatua, Makina eta Mekanismoak, besteak beste, irakasten ditu.
Bere ikerketa-jarduera bibrazioen atenuazioan oinarritzen da, material viskoelastikoak eta magnetorreologikoak erabiliz. Sei doktore-tesi zuzendu ditu, hauek guztiak bibrazioen amortiguamenduan espezializatuta: geruza libreko viskoelastikoak, sándwich motako viskoelastikoak, magnetorreologikoekin konbinatutako sándwich viskoelastikoak, fluido magnetorreologikoekin amortiguagailuak eta elastomero magnetorreologikoak.
Tesi horiek erakunde publikoek (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Industria Sailerako eta Zientzia eta Teknologia Ministerioko proiektuek) eta enpresek (Fagor, S. Coop.; Irizar, S. Coop.; eta abar) diruz lagundutako proiektuetan oinarrituta garatu dira. 41 artikulu argitaratu ditu JCR indexatutako aldizkarietan, eta 50 lan aurkeztu ditu Estatuko eta Nazioarteko Konferentzietan.