Donostian zehar egunero ikusten dituzun arroken esanahiaz arituko gara. Arroka hauetako hainbat zapaltzen ditugu, beste batzuk eraikinen fatxadak edo paretak eraiki dituzte. Arrokek sortu direneko prozesuei buruz hitzegingo digute: nola sortu diren, beraein sorlekua edo zer aldaketa izan dituzte beraien eboluzioan. Arrezifeen parte izan direla adieraziko digute, edo magma baten hozketa makalaz sortu zirela edo behin sortu ondoren nola eboluzionatu duten baldintza berrietara egokitzeko.
Izen ematea beharrezkoa izango da eta publiko orokorrari zuzenduta (>18 urte) dago ekintza. Ibilbidea lasaia eta denontzat irisgarria izango da.
Etorri oinetako erosoak jantzita


