Zientzialariak atzo eta gaur Donostia WeekINN-en
Urriaren 28an 19:00etan
Aquariumean eta Streaming bidez
Streaming bidez jarrai dezakezue.
Donostiako SUSTAPENAk antolatutako Donostia Week INN-en barruan, #Emakumeakzientzian ekimenak “Emakume zientzialariak atzo eta gaur” aurkezten du.
Donostia inguruko zentroetan lanean ari diren bost emakume zientzialari Aquariumeko oholtzara igoko dira murgilduta dauden ikerketei buruz hitz egiteko eta historiako emakume zientzialari handietako batzuk omentzeko hauen bizitza eta ekarpen zientifiko liluragarrien kontakizunaren bidez. Clara García Astrain & Rosalind Franklin, Joanna Lopez & Rita Levi-Montalcini, Naiara Rodríguez & Constance Tipper, Sara Barja & Mildred Dresselhaus, Silvia Bonoli & Vera Rubin.
- Clara García Astrain (CIC biomaGUNE) & Rosalind Franklin.
- Clara García Astrain. Kimikan lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatean, eta Material Berriztagarrien Ingeniaritzan doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (EHUn). Ikertzaile gisa egin du lan hainbat zentrotan, hala nola Estrasburgoko Unibertsitatean/CNRS (Frantzia), Karlsruher Institut für Technologie/KIT institutuan (Alemania) eta BCMaterials ikerketa-zentroan (Bizkaia). Gaur egun doktoratu osteko ikertzaile gisa egiten du lan CICbiomaGUNEn; zehazki, minbizia aztertzeko propietate aurreratuak dituzten material berriak diseinatzen dihardu.
- Joanna Lopez (Biodonostia) & Rita Levi-Montalcini
- Joanna Lopezek Medikuntzako Lizentzia lortu zuen Sonorako Unibertsitatean (Mexiko) 2017. urtean. Karrera amaitu ondoren, Biologia Molekularra eta Biomedikuntza Masterra egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean; master hori amaitu eta gero, Biodonostian sartu zen, Instituto de Salud Carlos III zentroaren Osasun Ikerketako Prestakuntzarako doktoratu aurreko kontratu batekin; zehazki, María Muñoz Caffarelen ikerketa-taldean sartu zen, eta bularreko minbizian zentratutako oinarrizko ikerketako proiektu translazionalak egiten ditu bertan.
- Naiara Rodríguez (CEIT- TECNUN) & Constance Tipper
- Naiara Rodriguez-Florez irakaslea da Tecnun-en (Nafarroako Unibertsitatean), baita Ikerbasqueko Research Fellowa ere. Bere ikerketak hezurraren biomekanikan jartzen du arreta, bereziki, bi esparrutan: Inplante Ortopedikoetan eta Ehun Ingeniaritzan. Tecnunen burutu zituen Ingeniaritza Industrialeko ikasketak, eta Bioingeniaritzan doktoratua da Imperial College London unibertsitatean. Great Ormond Street Institute of Child Health/UCLren garezurreko eta aurpegiko kirurgiako taldean egin zuen doktoratu ondoko bere ikerketa; zehazki, ingeniaritza biomedikoa eta zientzia klinikoa uztartu zituen. Tecnunen lan egiten hasi baino lehen, irakasle eta ikertzaile izan zen Mondragon Goi Eskola Politeknikoan, zehazki, Ingeniaritza Biomedikoan. 2017an Young Basque Investigator Award saria eman zioten Bizkaia Talent-ek eta SRUK/CERUk.
- Sara Barja (CFM) & Mildred Dresselhaus
- Sara Barja. Fisikan lizentziaduna Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, Ramón y Cajal Research Fellowa da Donostiako Materialen Fisika Zentroan. Espainian, Estatu Batuetan eta Alemanian egin du lan zientzialari gisa, eta bi dimentsiotako materialen propietateen azterketa esperimentala eskala atomikoan egitean egon da oinarrituta bere lana, horrek hainbat esparrutan –hala nola optoelektronikan eta katalisian– izan ditzakeen aplikazioak kontuan izanik. 2019Ko Hipatia Saria Zientziako Talentu Gazteari.
- Silvia Bonoli (DIPC) & Vera Rubin
- Silvia Bonoli italiar astrofisikariaren ikerketa zulo beltz supermasiboak aztertzera bideratuta dago bereziki, sortzen direnetik bizi diren galaxien gainean talka egiten dutenera arte. Boloniako Unibertsitatean egin zuen bere karrera, eta Torontoko Unibertsitatean, berriz, astrofisikako master bat; horien ondoren, Max-Planck-Institut für Physik institutuan doktoratu zen, Munichen. Züricheko Unibertsitatean eta Stanford University-n doktoratu ondorengo egonaldiak egin zituen. 2013an Espainiara itzuli eta ikertzaile gisa hasi zen lanean Kosmosaren Fisikako Argoiko Ikerketa Zentroan; duela urtebetez geroztik hona Donostia International Physics Center/DIPCen dihardu Ikerbasque Research Fellow gisa.
Antolatzaileak Donostiako Sustapena, CFM, DIPC, CIC nanoGUNE, CIC biomaGUNE, Polymat, Tecnum, CEIT, Biodonostia eta Elhuyar.