Tailerrak eta bisitak

Mondragon Unibertsitateko laborategietara bisita – Goierri

Eskolak

Zatoz gure Goierriko campusera eta ezagutu gure laborategi interaktiboak:

  • Gela inmersiboa: Goi-mailako zikloetako eta Ingeniaritzako ikasleek sortutako makina batzuk ikusi ahal izango dira. Ikasleak, errealitate birtualeko betaurreko batzuk jantziko ditu eta taldekideekin batera eszenatoki berdinean makinekin elkarrekintzan arituko dira.
    Goierri bailarako enpresa baten produktu komertzial bat bere benetako tamainan ikusi ahal izango dute, 3 m baina altuera handiagoko balbula bat, konkretuki. Energia elektrikoa sortzeko zentral hidroelektrikoetan erabiltzen diren balbulak ikasleei ezagutaraztea da helburua. Aero-sorgailu baten funtzionamendua eta hauetako batek dituen osagaiak ikusiko dituzte ikasleek.
  • Gela interaktiboa: Aurkezpenak egiteko modu berritzaile bat aurkeztuko zaie ikasleei, lainoan oinarrituriko sistema bat erabiliz. Taldeka jarrita, talde-dinamika batzuk osatuko dira mahai eta pareta artean galdera-erantzun batzuk aurrera eramateko. 360º-tan grabaturiko bideoak aurkeztuko dira, geletatik haratago proposaturiko erronka bat ezagutzeko eta irtenbide bat topatzeko, talde-lanean arituta.

Zatoz gu gertutik ezagutzera!

Bete hurrengo datu hauek Mondragon Unibertsitateko laborategietara bisita – Goierri ekintzan izena emateko.