Emanaldia

Zinema eta Zientzia 2026 – Monica Bellok aurkeztuta

Publiko orokorra

Zinema eta Zientzia zikloaren baitan urtero saio berezia antolatzen da Emakumeak Zientzian ekimenarekin elkarlanean. Aurtengoan, “Sisters with Transistors” (Lisa Rovner, 2020) proiektatuko da, musika elektronikoaren emakume aitzindarien istorioa berreskuratzen duen dokumental entzutetsua. Konpositore hauek makinez baliatu ziren esperimentaziorako, eta musika egiteko modu berri bat sortu zuten.

Monica Bello, Art at CERN proiektuaren zuzendaria 2025 arte, izango da pelikularen aurkezlea. Karguan eman dituen hamar urteetan, Monicak 200 artista baino gehiago babestu dituen CERNen, zientziarekiko konpromisoa sustatuz eta fisikariekin, ingeniariekin eta langileekin lankidetza eta elkarrizketa sustatuz.

SARRERAK HEMEN