Tailerrak eta bisitak

CIC nanoGUNEra eskola bisita

Eskolak

Otsailaren 11ren bueltan egingo dugun bisita LHko ikasleentzat diseinatua dago bereziki. Jakin-badakigu adin honetan dagoeneko genero-identitateak eta berari lotutako rolak garrantzia handia duela eta horregatik, adin horretan zientzia arloan lan egiten duten ikertzaile talde anitz batekin harremana izatea da bisita honen helburu nagusia, helburu pertsonaletan generoak edo beste ezaugarri batzuek (jatorria, sinesmenak, familiaren egoera sozio-ekonomikoa) oharkabean sor ditzaketen arrakalak arintzeko.

Bisitan zehar, galdera hauek erantzuten saiatuko gara ikasleekin: zer da zientzia? Eta nanozientzia? Nork egiten du zientzia gaur egun? Eta, nola egiten da zientzia? Honetarako, talde aurkezpen txiki bat egingo dugu eta ondoren, talde txikietan, hainbat esperimentuta demostrazio egiteko aukera izango dute. Amaitzeko, nanoGUNEko laborategietara gerturatuko gara, bertako hainbat mikroskopio gertutik ikus ditzaten.

Bete hurrengo datu hauek CIC nanoGUNEra eskola bisita ekintzan izena emateko.