Zientziaren altxorraren bila
Gaur goizean egin dugu, EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako kideen eskutik, Zientziaren Altxorraren bila jokoa, Donostiako Antigua auzoan zehar. Primeran pasa dute familietako txiki eta handiek. Antiguako Frontoiaren inguruetan egin dute lehen froga, eta ondoren Miramar, Hondarreta, Zubimusu, Arkitekturako eskola eta Ingeniaritza eskolan ibili dira, matematika jolasak ebazten, labirintoaren irteera topatzen eta Antigua auzoaren altuera zenbat hazi den neurtzen, besteak beste. Azkenean, bidean lortutako silabekin esaldia osatu behar izan dute taldeek: ZU ERE ZIENTZIALARIA ZARA!