STEM lanbideen orientaziorako hezkuntza baliabideak
Gaur arratsaldean, Elhuyar eta Parkeak bigarren hezkuntzako irakasle eta orientatzaileei zuzendutako saioa egin dute. Sarean ospatu den ekitaldi honetan, STEAM hezkuntzaren oinarriak aurkeztu dira, ikerketek azpimarratzen dituzten gakoak aztertu dira, bereziki genero arrakalarekin erlazio zuzena dutenak, eta hezkuntza komunitatearen esku dauden hainbat baliabide eta proiektu pedagogiko aurkeztu dira, hala nola, Elhuyarren Zientzia Azoka, APTEren “Zer izan nahi dut handitan” eta “Zer dira teknologia disruptiboak” gidak, Emakumeak Zientzianen webguneko ikusentzunezko edukiak, Inspira STEM proiektua, etab.