Gaur abiatu dira familientzako zientzia-tailerrak Eureka! Zientzia Museoan

Gaur abiatu dira familientzako zientzia-tailerrak Eureka! Zientzia Museoan

Asteburu honetan, otsailak 12 eta 13, jarduera berri batekin etorri gara Eureka! Zientzia Museora. Familiek eta lagun-taldeek parte hartu ahal izan dute tailer hauetan.  Jarduera hauetan Elhuyarren eskutik zabaldu berri den erakusketan aipatutako emakume zientzialari batzuekin lotuta dauden aktibitate eta esperimentuak egin ahal izan dituzte, zientzian iraultza egin duten hamabi emakumeren bizitza zientifikoak ikusarazteko asmoz: materialen iragazkortasuna behatu dute lurra, area eta harria erabiliz. Landareen kapilaritateari buruz ere ikasi dute eta mikroskopioan zelulen behaketa egin dute. Azkenik, matematika eta geometriarekin zer ikusia dituzten bi erronka gainditu dituzte.

Bihar goizean, igandea, tailerraren txanda berriak egingo ditugu.