Festa Emakumeak Zientzanekin klasean! ZOZKETA

Emakumeak Zientzian ekimenetik EAE osoko ikastetxeetako ikasleak animatu nahi ditugu otsailaren 11a ospatzera, emakumeen eta nesken nazioarteko eguna zientzian, gure leloak dioen bezala: moldeak hautsiz eta guztion artean etorkizun alaia eta berdintasunezkoa eraikiz.

Horretarako, bideoak bidaltzea eskatzen dizuegu, Emakumeak Zientzianen ereserkiarekin, “Ertzak” abestiarekin, emanaldi libre bat eginez. Denak balio du! Abestu, dantzatu edo performance libre bat egin dezakezue gure ereserkiaren musikaren inguruan.

 

SARIA

Zientzialari historikoekin ilustratutako CASIO kalkulagaitu zientifiko sorta zoragarri bat zozketatuko da parte hartzaile guztien artean.

Gainera, parte-hartzaile guztiek pegatina eta poster sorta bat jasoko dute, zientzialarien ilustrazioekin.

 

NOLA PARTE HARTU 

  1. Bideoa bidaltzeko azkenengo eguna otsailaren 16a izango da.
  2. Horretarako galdetegi hau bete.

XEHETASUNAK

  • Noiz eta non argitaratuko dira bideoak? Emakumeak Zientzianeko Instagram, Twitter eta Youtubeko profiletan. Otsailaren 19an hasi eta hilabete bukaera arte.
  • Noiz egingo da zozketa? 2024ko martxoaren 1ean, ostirala. Streaming bidez emango dugu zozketa. Honetara konektatzeko esteka taldearen arduradunari emailez bidaliko dizuegu. Zozketa grabatuta utziko dugu eta gardentasuna bermatzeko guztiokin partekatuko dugu email bidez.
  • Zozketaren metodologia: 1) Jasotako bideo bakoitzari zenbaki bat esleituko zaio zozketarako, bideoak jasotako ordenaren arabera. 2) Zozketa egin aurretik, zerrenda bidaliko dugu emailez arduradun guztiei. 3) Zozketan sartutako zenbakieta bat ausaz aterako dugu.

BALIABIDEAK