Familientzako ginkana eta tailerrak

Familientzako ginkana eta tailerrak

Otsailak 11 eta 12ko asteburua familiekin egin ditugu ekintzak.

 Ginkana zientifikoa

Helduek eta haurrek familian gozatu dute Achucarro Basque Center for Neuroscience ikerketa-zentroko kideek antolatu duten ginkana zientifiko dibertigarriarekin, Bilboko Erriberako Azokaren inguruan. Goiz entretenigarria igaro dute zientziaren alorreko izen, datu eta ideiekin jolasean eta estereotipoei eta sinesmen faltsuei aurre eginez.

Zientziaren izarrak
Asteburuan Eureka! Zientzia Museora hurbildu diren familiek emakume zientzialariek egindako lanarekin eta aurkikuntzekin zerikusia duten esperimentuez gozatzeko aukera izan dute. Tailerretan gure zeluletako batzuk behatu dituzte mikroskopioan. Paleolontologo ere bilakatu dira eta fosil bat zer den edota emakume baten eta gizon baten garezurra ezberdintzen ikasi dute.

Minilab: nire lehen esperimentua
Achucarro Basque Center for Neuroscience ikerketa-zentroa haurrez eta haien familiez bete da, 100 lagun gutxi gorabehera, aza lonbardarekin pH-a neurtzen ikasteko, koloreen kromatografia egiteko, kolore-iragazkiekin ezkutuan dagoen mezu bat deszifratzeko, platano baten DNA erauzteko eta mikroskopioarekin garun-laginak behatzeko, besteak beste.