Joan den azaroan, Emakumeak Zientzian egitasmoaren 2026eko edizioari dagokion lankidetza-hitzarmena sinatu genuen. Guztira, 34 erakundek berretsi dute aurten proiektuarekiko konpromisoa, zientzia, teknologia, ikerketa eta hezkuntzaren arloko sare zabal eta askotariko bat osatuz.
2026eko edizioa berezia izango da, Emakumeak Zientzianek 10 urte betetzen dituelako. Hamarkada honetan zehar, proiektuak emakume zientzialarien lana ikusarazteko, neska eta gazteen artean bokazio zientifikoak sustatzeko eta zientzia gizartera hurbiltzeko lan egin du. Edizio honetan, helburu horiei eutsiz, arreta berezia jarri nahi da egindako bidea aztertzen, ikasitakoa sendotzen eta etorkizunari begira jartzen.

Erakunde sinatzaileek partekatzen duten ikuspegia zabalagoa da: zientzia eta teknologiaren esparruan dauden desberdintasun estrukturalak identifikatu eta horien inguruan hausnartzea, erreferente anitz, hurbil eta errealak erakustea, eta ekosistemako eragile guztien erantzukizun partekatua azpimarratzea. Helburua ez da jarduera puntualak egitea soilik, baizik eta epe luzera begirako eragin iraunkorra lantzea, lankidetzatik eta konpromiso kolektibotik abiatuta.
Hitzarmen honen bidez, sareko erakundeek urtean zehar jarduerak garatzeko eta ezagutza partekatzeko borondatea berresten dute, bereziki otsailaren 11ren bueltan, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ardatz hartuta.
2026eko edizioan parte hartzen duten 34 erakundeak honako hauek dira:
Achucarro Basque Center for Neuroscience Fundazioa, Aranzadi Zientzia Elkartea, Asociación Centro Tecnológico CEIT, Asociación Instituto de Investigación Sanitaria BioGipuzkoa, Asociación de Investigación MPC, AZTI, Basque Center for Applied Mathematics (BCAM), Basque Center for Climate Change (BC3), Basque Center for Macromolecular Design and Engineering – POLYMAT Fundazioa, Basque Center on Cognition, Brain and Language, BCMaterials – Basque Center for Materials, Applications and Nanostructures, Centro Vasco de Inteligencia Artificial – BAIC, CIC bioGUNE, CIC biomaGUNE, CIC energiGUNE, CIC nanoGUNE, Consorcio ESS Bilbao, Elhuyar Fundazioa, Fundación Biofísica Bizkaia / Biofisika Bizkaia Fundazioa, Fundación CIDETEC, Fundación Donostia International Physics Center (DIPC), Fundación Tecnalia Research & Innovation, IKERLAN, Kutxa Fundazioa, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa S.Coop., Parque Tecnológico de Euskadi, Tecnun – Escuela de Ingeniería de la Universidad de Navarra, Universidad de Deusto, Vicomtech, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU): Farmazia Fakultatea, Informatika Fakultatea, Kimika Fakultatea eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola.

