Donostia Sustapenak, Berrikuntzaren Astearen X. edizioaren barne, atsegin handiz gonbidatzen zaitu azaroaren 29an, 18.30tik eta 19.30ra arte, Donostiako Udalbatza aretoan ospatuko den “Emakume Zientzialariak, Atzo eta Gaur” ekitaldira.
“Emakumeak Zientzian” elkartearekin elkarlanean antolatutako ekitaldi honetan, Donostiako hainbat zentrotan lan egiten duten lau emakume zientzialarik gaur egun egiten ari diren ikerketen berri emango digute.
Ekitaldian, historiako zientzialari handi batzuk omenduko dira, haien bizitza liluragarrien eta ekarpen zientifikoen kontakizunaren bidez.
Marisol Garmendia Ekonomiako eta Bertako Enplegurako zinegotziak adierazi zuenez Week INN programaren aurkezpenean, “Donostiak zientzia- eta berrikuntza-hiri gisa duen lekua finkatua dago, eta etorkizunean proiekzioa izango badu, behar-beharrezkoa da belaunaldi berriak eta emakumeen talentua ekintzailetza berritzailearen barruan txertatzea. Gaur egun, 6.000 pertsonak egiten dute lan ikerketaren esparruan, eta 2022an I+Gko 188 enpresa sortu ziren. Zifra horiek EAEko eta Estatuko batez bestekoaren gainetik daude, baina hazten jarraitzeko eSpedizio batean murgildu beharra daukagu, eta hori bakar-bakarrik izango da posible bokazio zientifiko tekniko berriak bultzatuz eta emakumeen talentua osorik baliatuz. Berrikuntzaren X. Asteak errealitate hori agerian jarri nahi du. Hazi nahi badugu, gazte eta emakume ekintzaileak behar ditugu”.