Otsailak 11

19:00

ZINEMA ETA ZIENTZIA

Emanaldia
Publiko orokorra

Zinema Tabakalera, Donostia / San Sebastián

Zinema eta Zientzia zikloko saio berezi honetan “Gorilas en la Niebla” (Michael Apted, 1988) pelikula proiektatuko da.
Dian Fosseyren historia kontatzen du filmak, mendiko gorilak aztertzera Afrikara bidaiatu eta bere azken urteak haiek babesten eman zituen zientzialariarena, alegia. Dian Fosseyren benetako historian oinarrituta dago galzorian dauden tximino haien suntsipena geldiarazteko haren borroka erretratatzen duen film hau. Hiri desberdinetako proiekzioetan, Joana Vitorica Onaindia (World Rural Forum) eta Arantza Acha (Unesco Etxea) biologoek parte hartuko dute, biak ala biak Indonesian aritu dira ekosistemen kontserbazio eta orangutanen berreskurapen lanetan. Gainera, ekitaldian
Karmele Llano albaitari eta International Animal Rescue GKE-ko Indonesiako Programa Zuzendariaren parte hartze berezia izango du. Llanok BBVA-ren Biodibertsitate Saria jaso zuen 2020an orangutanak berreskuratzeko Borneon gauzatzen duen lanagatik.

Sarrerak: Tabakalera

Menua