Emanaldia

Zinema eta Zientzia 2024 – Ane Insaustik aurkeztuta

Publiko orokorra

DIPCk, Euskadiko Filmategiak eta Donostia Zinemaldiak antolatutako Zinema eta Zientzia Zikloaren zazpigarren edizioa antolatzen da 2024an. Egitarauaren baitan, urtero bezala, Emakume eta Neska Zientzialariaren Nazioarteko Eguna ospatuko dugu Emakumeak Zientzian ekimenarekin bat eginik.

Aurtengo saioan Hedy Lamar, Hollywood klasikoko aparteko aktoresa eta asmatzaile austriarraren inguruko Bombshell. The Hedy Lamarr Story – (Alexandra Dean, 2017) dokumentala proiektatuko dugu. Bigarren Mundu Gerra garaian, Lamarrek komunikazio-sistema sekretu bat patentatu zuen. Pianola baten mekanismoak inspiratuta, Kubako misilen krisian erabili zen lehen aldiz, eta wiFi-aren aitzindaritzat hartzen da.

Saioa aurkezteko Ane Insausti izango dugu, telekomunikazio ingeniaria eta Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoetako diputatua.

Sarrerak: https://dipc.ehu.eus/es/ciencia-sociedad/ciclo-de-cine-y-ciencia/bombshell-2