Tailerrak eta bisitak
Zientzia Leihoak

Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden emakumeak
Gizarte-bazterkeriako egoerak bereziki krudelak dira emakumeen kolektiboarekin. Tailer hau gizarte-bazterkeriako egoeran dauden emakumeei zuzenduta dago.
Helburua kolektibo horri ezezaguna eta urruna gerta dakiekeen esparru batean murgiltzeko esperientzia ematea da: zientzia eta kultura zientifikoan. Materialen Fisika Zentroa bisitatuko dute eta bertan egiten den ikerketa bertatik bertara eta gure ikertzaileekin ezagutzeko aukera izango dute.
Bisitaren ondoren, tailer bat egingo dugu, eta bertan ikertzaile bihurtuko dira, etxean erreproduzitu eta ingurunearekin partekatu ahal izango dituzten esperimentu errazak eginez.