Tailerrak eta bisitak

Zientzia bada nesken kontua

Nerabeak

CIC nanoGUNEko eta Polymateko ikertzaileek gidatuta, 14-18 urte bitarteko emakumeentzako tailer honetan, parte-hartzaileak «egun batez zientzialariak» izango dira, ikerketa-talde bateko kide izango direlarik.

Nanozientziaren mundua lehen pertsonan ezagutzera eramango dituen benetako esperimentu batean parte hartuko dute.

Gutxi gorabehera 2,5 orduko iraupena izango du ekintzak.

Bete hurrengo datu hauek Zientzia bada nesken kontua ekintzan izena emateko.