Tailerrak eta bisitak

Women in Science’ 26 erakustaldia

Nerabeak

Emakumea eta Neskatoa Zientzian Nazioarteko Eguna dela eta, CIC energiGUNEk eta UPV/EHUko Farmazia Fakultateak zientzia-azoka irekia eta parte-hartzailea antolatu dute Gasteizen, zientzian, teknologian, ingeniaritzan eta matematikan interesa duten 12 eta 16 urte bitarteko haurrentzat.

Azokak tailerrak, esperimentuak, sormen- eta dibulgazio-jarduerak eta Gasteizen lan egiten duten zientzialariak ezagutzeko aukera eskainiko du, emakumeen erreferenteak hurbilduz eta hurbileko ingurune dinamiko batean bokazio zientifikoak sustatuz.

Azoka honen baitan, “Emakumeak zientzian” ekimena garatuko da. Bertan, ikasleek, banaka edo familian, emakume zientifiko batek egindako esperimentu bati buruzko infografia diseinatu ahal izango dute. Infografiak otsailaren 6an, ostirala, aurkeztuko dira azokan, eta erakusketa-gune baten parte izango dira, esperimentuekin eta publikoari irekitako beste jarduera batzuekin batera.

Infografia onenak aukeratu eta sarituko dira, eta formatu digitalean bidalitako lanak sare sozialen bidez zabalduko dira.

Bete hurrengo datu hauek Women in Science’ 26 erakustaldia ekintzan izena emateko.