Tailerrak eta bisitak

Women in Science 2024 erakustaldia

otsailak 16
18:00 - 20:00
Izen emateak itxita daude
Nerabeak

CIC energiGUNEk, aurten ere, Zientziako Emakume eta Neskatoen Nazioarteko Egunarekin bat egin nahi du, Azoka Zientifiko baten bidez. Azoka horretan hainbat tailer egingo dira (proiektu zientifikoak, antzerkiak, ikus-entzunezkoak, etab.), emakumeek zientzian eta teknologian betidanik duten zeregina ezagutarazteko eta Gasteiztik egunero inguratzen gaituen mundua ulertzen laguntzen duten zientzialariak ezagutzeko.

Zientzia, teknologia, ingeniaritza eta/edo matematika interesatzen zaien 12 eta 16 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago, hainbat jardueratan parte hartuz arratsalde dibertigarria pasatzeko, zientzialariak ezagutzeko eta izan ditzaketen zalantzak galdetzeko.