Emanaldia

Uhin Ultramoreak podcastaren zuzeneko saioa

Eskolak

“Uhin Ultramoreak” podcastaren 4. denboraldia abiatzeko, zuzeneko atala antolatu dute Otsailaren 11an EITBk eta Elhuyarrek elkarlanean, Emakumeak eta Neska Zientzialarien egunarekin bat etorriz.

Estereotipoak hautsi, ikuspegi kritikoa landu, jakin-mina piztu eta mitoak saihestea da helburua, entretenitzearekin batera. Gazteen aurrean arituko dira zuzenean Alaitz Ochoa de Eribe eta Ana Galarraga, umoretik eta feminismoa eta zientzia-dibulgazioa ardatz hartuta.

“Uhin Ultramoreak”en atal guztiak daude entzungai GUAU platarforman eta audio agregatzaileetan.

Bete hurrengo datu hauek Uhin Ultramoreak podcastaren zuzeneko saioa ekintzan izena emateko.