Tailerrak eta bisitak

Mondragon Unibertsitateko Iturripe kanpusera eskola bisita

otsailak 14
10:00 - 11:30
Izen emateak itxita daude
Eskolak

Zatoz gure Iturripeko Campuseko Ingeniaritza laborategi ezberdinak ezagutzera!

Prototipatu laborategia:
Fabrikazioarako prozedura berriek eskeintzen dituzten aukerak asko dira eta gizarteak aukera berri hauek maneiatzen ikastea ezinbestekoa da. Ingeniaritzan, eta produktu diseinu arloan hain zuzen ere, hainbat sektore eta aplikazio desberdineatan baliagarri diren 3D marrazketa, 3D inprimaketa eta laser mozketa lantzeko tresnak iksgai daude laborategi honetan. Guzti hauek, prototipoa lortzea bideratzen digute.

Materialeen laborategia:
Materiale ezberdinen propietateak aztertzeko aukera dago: Trakzioa saikuntzak, gogortasun saiakuntzak, materialeen azterketa mikroskopikoak, etab. Hauek gertutik ezagutzeko aukera izango duzu.

Biomedikako laborategia:
Medikuntzan erabiltzen den teknologia ezagutu eta erabiltzeko laborategia da. Laborategi honetan seinale eta irudi biomedikoak jasotzeko ekipamendua dago, hala nola ikerketa eta praktika klinikoan erabiltzen den tresneria (mikroskopioak, bisturiak, e.a). Guzti hauek gertutik ikusteko aukera izango duzu.