Tailerrak eta bisitak

Mondragon Unibertsitateko Galarretako Eko kanpusera eskola bisita

otsailak 16
10:00 - 12:00
Izen emateak itxita daude
Eskolak

Goi Eskola Politeknikoak, teknologia eta ingurugiroa uztartuz, etorkizun iraunkorra lortzea du helburu. Horretarako, garapen jasangarria oinarri eta ardatz hartuta, teknologia jakintzak barneratu eta, aldi berean, ingurumenaz arduratzen diren pertsona profilak garatzen ditu Galarretako EKO Campusean.

Zatoz gurera eta hainbat laborategi bertatik bertara ikusteko aukera izango duzu hala nola: fabrikazio gehigarria, energia biltegiratzea, materialak optimizatzea, etab. Baita ingurumenaren gaineko eraginaren neutraltasunera hurbiltzen laguntzen diguten aurrerapen teknologikoak ezagutzeko aukera ere.