Propietate harrigarriak dituzten etorkizuneko material berriak ezagutu nahi dituzu? BCMaterials ikerketa-zentroan, etorkizuneko material horiekin lan egiten dugu osasuna eta ingurumena zaintzeko, energia garbiak sortzeko, gailu berriak sortzeko… Gure emakume ikertzaileen eskutik bisita inspiratzaile bat proposatzen dizugu, esperimentuekin, gure laborategietara bisitarekin… Zientziak guztiok behar gaitu, baina bereziki neskak, aurrerapen teknologikoa ere berdintasunezkoagoa izan dadin.
Jardunaldi honetan bi bisita egingo ditugu, gehienez 25-30 lagunentzat. Bisita bakoitzak 90 minutu inguruko iraupena izango du.
Tailerrak eta bisitak
Material harrigarriak – Bisita BCMaterials ikerketa zentrora
Otsailak 10
13:00 - 14:30
Eskolak

