Tailerrak eta bisitak

Jolasean arituz, gure itsasoak ezagutu eta zaindu

Izen emateak itxita daude
Eskolak

Ozeanoek, Lurraren gainazalaren %70 baino gehiago estaltzen duten horiek, gure klima erregulatzen dute eta milioika espezieen etxea dira; gainera, arnasten dugun oxigenoaren %50 baino gehiago sortzen dute. Bizitzaren iturri dira, eta elikadura, turismoa, merkantzien garraioa edo farmazia bezalako baliabide garrantzitsuak eskaintzen dizkigute. Hala ere, oraindik sekretu asko gordetzen dituzte. Horregatik, ezinbestekoa da haiek zaintzea eta babestea, etorkizuneko belaunaldien ongizatea bermatzeko.

Jarduera honetan, parte-hartzaileek itsas mundu liluragarria esploratuko dute jolasaren eta esperimentazioaren bidez, hura hobeto ulertu eta baloratzeko helburuarekin. Alde batetik, dinamika interaktiboen bidez, ozeanoko sare trofikoak nola funtzionatzen duten eta ekosistema marinoaren oreka naturala aldatzen denean zer ondorio izan ditzakeen ezagutuko dute.

Bestetik, AZTIko ikertzaileek beren esperientzia partekatuko dute zientziaren munduan, ibilbide zientifiko desberdinak erakutsiz eta neska-mutilei itsas arloko emakume erreferente errealei hurbilduz.

Tailerra “Etorkizunera konektatu, itsasoa zainduz” mahai-jokoarekin amaituko da: jolas dibertigarri honek ingurumen-inpaktuak ebaluatzeko mekanismo desberdinak, itsas jardueren antolaketaren kontzeptua eta energia berriztagarri itsastarren gizarte-onarpena modu ludikoan ezagutzeko aukera emango du.

Aukera paregabea izango da zientziaren eta ozeanoak ikertzen dituzten emakumeen funtsezko rola ezagutzeko, eta gure bizitzaren iturri den planeta urdin zoragarria zaindu eta ulertzen ikasteko.

Oharra:

  • Ekintza hau eskolan bertan garatuko da, AZTIko ikertzaileak joango dira eskolara bertara. 
  • El dia se concretará entre AZTI y el centro escolar.