Itsas zientzian diharduten emakumeen lana nabarmentzeko ekintza bat batu nahi dugu Navegavelarekin eta Donostiako Aquariumearekin, plastikoen eta mikroplastikoen aurkako borrokan, berdintasuna, zientzia eta itsas iraunkortasuna uztartuz. Helburua da erakustea nola emakume zientzialariek gidatzen dituzten ikerketak eta itsasoak babesteko irtenbideak, eta hori lotzea Navegavelaren esperientzia praktikoarekin eta sentsibilizazio kanpainekin.
Ekintza belaontzi batean izango litzateke: Donostiako Aquariumeko kide bat, gonbidatutako emakume zientzialari-analista bat eta ni neu emakume nabigatzaile profesional gisa, gure lana azalduko genuke belaontzian bertan, ikasleei ozeanografia, itsas biologia edo ingurumen kimikarekin lotutako gaiak erakutsiz. Ur laginak nola hartzen diren ere erakutsiko zaie, gero laborategian aztertzeko, eta emakumeek kutsaduraren aurkako borrokan duten rola nabarmenduz. Horri gehituko diot itsasoan emakume nabigatzaile gisa dudan esperientzia eta Navegavelatik egiten ditugun kontzientziazio eta sentsibilizazio ekintzak, Donostiako Aquariumarekin batera Europako Itsas Eguna gidatuz.
Belaontzia laborategi flotagarri eta hausnarketarako espazio bihurtzen da. Itsas irteera eta ur-laginen bilketa egin ondoren, parte-hartzaileek Donostiako Aquariumeko laborategiak bisitatuko dituzte.
#EmakumeakItsasoarenAlde
(Eguna eta ordutegia itsasoaren egoeraren arabera aldatu daitezke)


