Tailerrak eta bisitak

Instalab: esperimentatu sare sozialen dinamikak ingurune seguru batean

otsailak 16
12:00 - 13:30
Izen emateak itxita daude
Eskolak

Online sare sozialek adierazteko, komunikatzeko eta informatzeko aukera ematen digute. Beraien berehalakotasunak eta erabiltzeko erraztasunak egunero gure arretaren zati handi bat eskaintzera bultzatzen gaituzte. Hala ere, ez diegu beti erreparatzen sare horietan ematen diren dinamika sotilei.

Instalab-i esker, modu praktikoan ikasi ahal izango duzu albiste faltsuak Interneten nola zabaltzen diren, sare sozial batean etengabeko kritikak dituzten mezuak jasotzean zer sentitzen den, edo ezezagunen profilak gure profil digitalerako ateak irekitzeko bezain lagunkoiak direla ematen duten. Instalab fikziozko sare sozial bat da, non profil automatizatu batzuek (social bots) dinamika sozial horiek lehen pertsonan ulertzen lagunduko dizuten, haiekin elkarreraginean, benetako sare sozial bat balitz bezala.

Zure eskolara joango gara tailer hau ematera, DBHko ikasleei.

Menua