Tailerrak eta bisitak

Informatikara gerturatzen: Kriptografia

Eskolak

Informatika fakultateko sarreran harrera egin ondoren, areto batean bildu eta aurrez prestatutako bideo bat eta aurkezpen interaktibo bat erabiliko dira kriptografia lantzeko.

Ikasleak mezuak zifratzen jarriko ditugu. Horrela, informatika toki askotan dagoela eta zientzia gisa denontzat irisgarria eta dibertigarria izan daitekeela ikusi ahal izango dute.

Saioak 90-120 minutu iraungo du eta DBH3 eta DBH4ko ikasleei zuzenduta dago.

Bete hurrengo datu hauek Informatikara gerturatzen: Kriptografia ekintzan izena emateko.