Tailerrak eta bisitak

Informatika ipuin eta magia bidez: Algoritmoak

Eskolak

Informatika fakultateko sarreran harrera egin ondoren, areto batean bildu eta ipuin bat eta magia joko bat erabiliko dira algoritmo kontzeptua lantzeko.

Horrela, informatika zientzia gisa denontzat irisgarria eta dibertigarria izan daitekeela ikusi ahal izango dute.

Saioak 60-90 minutu inguru iraungo du eta LH4, LH5 eta LH6ko ikasleei zuzendua dago.