Genero ikuspegia proiektuetan nola txertatu
Emakumeei gaztetatik arlo zientifikoa modu naturalean hurbiltzea helburu duen topaketak horrek, testigantza eta hausnarketan oinarrituko da eta hiru atal izango ditu.
Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren eskutik, Arantxa Gonzalez de Herediak eta Arrate Alonsok, “Genero ikuspegia proiektuetan nola txertatu“ hitzaldia eskainiko dute, ikastetxeetan
garatzen diren ZTIM proiektuetan genero ikuspegia txertatzeko irizpide eta aholkuak emango dituzte.
Hitzaldiak, proiektu berritzaileagoak eta osoagoak lantzera bultzatuko ditu ikasleak, beraien ibilbide akademiko zein profesionalean ideien eta ikuspegien aniztasuna txertatuz. Joera inkontzienteak murrizten ere lagunduko die hausnarketa ariketa honek proiektu inklusiboagoak eta guztientzako lan-ingurune egokiak sustatuz. Guzti honek, genero guztietako ikasleak zientzia eta teknologia mundura erakartzea lor dezake eta beraz, gizarte aurrerapen bat lortzera.
Jarraian, ikasleei zuzendutako erronka bat garatuko da. Ikasleek hitzaldian jasotako irizpide eta hausnarketak kontuan izanik, ikastetxean egin duten proiektu bati generoaren ikuspegiaren egokitzapena txertatu beharko diote. Ostean, egokitzapen guztiak jaso eta bideo labur batean (60’’ gehienez) azalduko dituzte (ekintza honetatik kanpo). Amaitzeko, epaimahai baten bidez, bideo onenari saria emango zaio apirilaren 25ean ospatuko den Nazioarteko Neskak IKTetan egunean.
Saioa amaitzeko, enpresa ezberdinen kasu praktikoak ezagutzeko aukera izango dute ikasleek.
Egitaraua:
- 10:00-10:05: sarrera
- 10:05-10:35: hitzaldia “Genero ikuspegia proiektuetan nola txertatu“
- 10:35 – 10:40: erronka aurkezpena
- 10:40 – 10:55: kasu praktikoak
- 10:55-11:00: galdera erantzunak
DBHko 1. mailatik Batxilergoko 2. maila bitarteko ikasleentzat diseinatuta dago ekintza.