CIC biomaGUNE, CIC nanoGUNE, DIPC/CFM, Informatika Fakultatea EHU/UPV, BCBL – Donostia / San Sebastián
- 10:00 – 12:30 gutxi gorabeherakoa
Ikerketa zentro eta unibertsitate fakultateetako ikertzaileek hainbat jarduera eta erakustaldi zientifiko egingo dituzte emakumeek historian zehar eta gaur egun zientzian duten papera nabarmentzeko helburuarekin.
Bisitak, lehen hezkuntzako haurrentzat eta batxilergoko gazteentzat antolatu dira, aurtengo edizioan CIC nanoGUNE, CFM/DIPC, CIC biomaGUNE, EHUko Informatika Fakultatea, eta BCBL ikerketa zentruetan egin ahal izango dira bisitak. Lan-talde bakoitzak bisita-tailerraren edukiak bere jakintza-arloaren ikuspuntuarekin prestatuko ditu eta, beraz, ez dira berdinak izango egoitza guztietan.
Ikastetxe interesdunek inprimaki honetan egin behar dute eskabidea, eta adierazi ahal izango dute zein zentru bisitatu nahi duten, baina horrek ez du bermatzen bisitaren edo lehentasunezko zentroaren esleipena. Bisitak posta elektronikoz baieztatuko dira aurrerago.
Ikerketa zentroaren arabera, ikasle taldearen maila ere desberdina izango da, baina Lehen Hezkuntzatik Batxilergorako taldeek izan dezakete aukera bisita hauetako batean parte hartzeko.
IZEN EMATEAK ITXITA DAUDE EDUKIERA BETE DELAKO. ESKERRIK ASKO!