Ibilbide akademiko eta profesionalean zehar garrantzi handia dute edukiek, edo ezagutza teknikoak, horietan sakondu egiten dugu ibilbide osoan zehar. Baina, inork ez digu erakusten besteekin nola egin.
Saio honetan elkarlan arrakastatsua errazteko oinarrizko konpetentziak ezagutu eta entrenatuko ditugu. Hala nola, entzuteko moduetan, komunikatu eta erlazionatzeko estiloetan (BRIDGE eredua) jarriko dugu arreta; eta lidergo-ereduez eta konfiantzan oinarritutako errendimendu altuko taldeez arituko gara.
*Oharra: Parte-hartzaileen profilaren arabera edukiak moldatu eta konpententzia batzuetan edo besteetan sakonduko dugu saioan.
Nori zuzendutako saioa:
- Beste pertsonekin lan egin duten emakume zientzialariak.
- Lantaldeak lideratzen dituzten emakumeak.
- Pertsonen kudeaketaz arduratzen diren emakumeak.
Saioaren hizkuntza: Euskaraz


