Eskolara itzulera

Gure zentroetako emakume zientzialariak eta teknologak eskolara itzultzen dira. Oraingoan, zure ikastetxera itzul daitezke.
Gure zientzialari eta teknologen lana ikastetxeetara hurbildu nahi dugu, haien lana ikusarazteko eta gaur egungo ikasleengan bokazio zientifiko-teknologikoak pizteko.
Zure ikastetxean zientzialari baten hitzaldia jaso nahi baduzu, bete galdetegia eta urtarrilaren 20a eta 31a bitartean emailez jarriko zaitugu kontaktuan berarekin.
Ondoren, zientzialari/teknologoaren eta zuen egutegien arabera hitzaldiaren data hitzartu ahal izango duzue zuzenean berarekin. Hitzaldi horiek otsailaren 17tik ekainaren 17a arte ospatu daitezke.
Animatu eta gerturatu emakume zientzialari baten errealitatea zuen ikasleen artean. Galdetegia abenduaren 9tik abenduak 21arte egongo da irekita.
OHARRAK:
- Galdetegian hitzaldia zein hizkuntzatan jaso nahiago duzuen galdetzen dugu baina ezin dugu hobespen hori bermatu, izan ere, gure sareko ikerketa zentruetako emakume zientzialari eta teknologa batzuk ez dia Euskal Herrikoak. Nahiz eta ulertzen dugun hizkuntzaren garrantzia, gure gomendioa esperientziari lehentasuna ematea da.
- Eskola bakoitzeko hitzaldi bat soilik bermatzen dugu.