Donostiako San Martin Auzoa Elkarteko merkatarien erakusleihoek zientziaren eta teknologiaren arloko 12 emakume omenduko dituzte. Saltokietan erakutsiko diren kartelek 12 emakume zientzialariren bizitzaren eta lanaren alderdi batzuk erakutsiko dituzte, eta emakumeek zientziari eta teknologiari egiten dioten ekarpena ikusarazten lagunduko dute.
Aurten ekimen honetan parte hartuko duten saltokiak eta bakoitzak omenduko duen emakumea, honakoak dira:
- ABYTEK & Jone Uria Albizuri
- ADOS MOBILIARIO & Anna Atkins
- BARAYAZARRA CASTERES ARQUITECTOS & Mary Winston Jackson
- CARNICERÍA ESPOLOSÍN & Marta Macho Stadler
- LEONIDAS & Naima El Bani Altuna
- LIBRERÍA JUSTO & Matilda Joslyn Gage
- MARIAN ALVARO & IÑAKI SAGARZAZU & Nerea Pagaldai Agiriano
- SEBASTOPOL & Teresa del Valle Murga
- TOCADOS OH & Wanda Díaz-Merced
- UN RINCÓN PARA TI & Vandana Shiva
- RIDEL & Timnit Gebru
- PODOLOGÍA SAN SEBASTIÁN & Charlotte Hym
Erakuslehioen ekimena Elhuyarreko Bizilabe sarean garatzen da otsailaren 11ren harira eta, aurten, lehenengoz Emakumeak Zientzian ekimenak bat egingo du Donostian, Donostiako Sustapenarekin lankidetzan. Ekimen hau Elgoibar, Tolosa, Ibarra, Villabona eta Bilbon garatzen dute Bizilabeek, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin bat eginez.