Mahai-ingurua
Emakume Ingeniariak
Eskolak
Ingeniaritza zertan datzan, sektorean dauden lan aukera ezberdinak ezagutaraztea eta etorkizuneko erronkei begira Ingeniaritzaren garrantziari buruzko hitzaldia, emakume ingeniarien eskutik.
Mahai ingurua Amaia Gomendiok bideratuko du, Ingeniaritza Industrialeko Masterraren koordintzailea Mondragon Unibertsitatean.
Jarduera DBH eta batxilergoko ikasleei dago zuzenduta.
Hizlariak
Amaia Gomendio
Ingeniaritza Industrialeko Masterraren koordintzailea Mondragon Unibertsitatean.
Industri Ingeniaritza Teknikoa Mekanikoa ikasi zuen Mondragon
Unibertsitatean eta, ordutik, 25 urte daramazki bertan, lehenengo ikertzaile
moduan eta, egun, Ingeniaritza Industrialeko Masterraren koordinatzaile bezala.
Uxue Ayala
CAFeko Erosketa Saileko Managerra
Industri Ingeniaritza ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean eta, ondoren, kanpo merkataritzan (UPV/EHU) eta MBA (Mondragon Unibertsitatea) alorretan espeazializatu zen. CAF enpresako erosketa sailan egiten du lan, trenen ekoizpen negozioan, trenen homologazio, segurtasun, froga eta commissioningeko zerbitzuen Erosketa Kudeatzaile moduan.
Laida San Sebastián
Osasun-zientzien Batxilergoa egin zuen, baina kasualitatez Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzan topatu zuen bere bokazioa. Teknologia eta giza inpaktua batuz, duela 17 urte eman zion hasiera bere ibilbide profesionalari ekintzaile bezala. Egun, ekintzailetza teknologiko jasangarriaren arloan lan egiten du Mondragon Unibertsitatean. Psikologian doktorea da, teknologia eta giza-zientziak elkarlotzen dituen alorra.
Itxaro Sukia
Doktoretza ikaslea Mondragon Unibertsitatean
Itxaro Sukia doktoretza egiten ari da Mondragon Unibertsitatean, bigarren urtean. Sandwich panelen fabrikazioan lanean dabil zuntz jarraituaren 3D inprimaketaren bitartez.